Arabako Foru Aldundiak pasa den abuztuaren 12an egindako prentsaurrekoan iragarri zuen Rosenbauer Española SA enpresari esleitu diola autoponpa astuneko kamioi hornitzaile bat eskuratzea Aiarako Suhiltzaileen Parkerako 202.815 eurotan. Modu honetan, bete egiten da Arabako Lurralde Historikoan suteak itzaltzeko eta salbamendurako dauden ekipoak etengabe hobetu eta modernizatzeko helburua.
Horren harira, Toki Administrazioaren Saileko diputatuak honakoa azpimarratu du: “garrantzitsua da Aldundiko suhiltzaileek baliabiderik onenak izatea, sute edo istripuren bat gertatuz gero arrakastaz jokatzeko”. Legegintzaldi honetan, foru gobernuak dagoeneko 1.142.000 euro inbertitu ditu bost kamioi berri erosten, zeinak Gasteizko Suhiltzaile Parkean, eta Guardiako, Aguraingo eta Aiarako Partzuergoko SISEUetan erabiliko diren.
Orain Aiarako Suhiltzaileen Partzuergoan duten kamioi autoponpak 19 urte ditu. Larrialdietan erabiltzeko ibilgailua denez gero, ezinbestekoa iritzi zitzaion berria erosteari zerbitzuaren erabilgarritasuna bermatzeko.
Ibilgailu berriak bi modulu erabat bereizi izango ditu: lehenengoak 7.000 litrotarako ur tanga bat eta apar hautsetarako bi andel dauzka, bakoitza 200 litrokoa. Bigarrenak, berriz, bi sarbide dauzka bi aldeetan eta hornidurarako materiala gordetzeko eta ur ponpa eta aparrez elektronikoki hornitzeko gailua kokatzeko da.
Egun, giza baliabide eta baliabide material hauek dauzka aldundiak sua itzali ahal izateko:
Laudioko Parkea, Aiarako Partzuergoa (Prebentzio, Su itzaltze eta Salbamendu Zerbitzua)
32 suhiltzaile
2 ibilgailu autoponpa
1 ibilgailu hornitzaile
2 ibilgailu arin
SISEU (Agurain, Guardia, Espejo eta ibiltaria)
36 suhiltzaile
5 ibilgailu autoponpa
1 ibilgailu hornitzaile
6 ibilgailu arin
1 ibilgailu erabilera askoko
Basogintzakoak
5 ibilgailu autoponpa