Aurten loratutako balkoi eta leiho bostgarren lehiaketa egingo da Artziniegan, udalerri honetako Udalak, Zabaia Landa Garapenerako Elkartearekin bat antolatuta.
Lehiaketa honen bidez udalerriko balkoi eta leihoak apaintzea espero da udalerria edertzeko nahiarekin.
Lehiaketan udalerriko balkoi eta lehio guztiak parte hartu ahal izango dute eta epamahiak itxura, kolorea eta inguruarekin daukan moldapena baloratuko du beste haibat gauzen artean.
Lehiaketan parte hartzeko ez da beharrekoa aurretik izen ematea eta sariak hurrengoak izango dira:
- 80 euroko bale bat udalerriko komertzio edo ostalaritzan gastatzeko, Artziniegako Udalaren eskutik.
- 80 euroko bale bat udalerriko komertzio edo ostalaritzan gastatzeko, Zabaia Landa Garapenerako Elkartearen eskutik.
Epamahia udaleko Kultura saileko komisia, lore-hazkuntza eta artean aditua den profesional bat et Landa Garapenerako Elkarteak osatzen dute. Lehiaketa honen irabazlea hurrengo abuztuaren 14an jakingo da eta gaurtik aurrera dekoratutako balkoi eta leihoen balorazioa egingo du epamahiak.