Orain dela urte batzuk egindako belar artifizialeko futbol zelaiko gune bat mugimendu moteleko lur irristatze baten eragina dauka. Honek magala estabilizatzeko jarritako harri-lubeta osatzen duten harri blokeen mugimendua eta lurzoruan arrakalak sortzea eragiten du.
Ondorioz, udalak ikerketa geotekniko berri bat egitea proposatu du magal hau egonkortzeko aukerak azter daitezen. Ikerketa honen lanak Zulatu empresari esleitu dizkiote 21.344.40 euroengatik. Ikerketa honekin harri-lubatea magala egonkortzen jarraitu dezakeen edo ta baliabide geotekniko berriak erabili behar diren aztertuko da.
Momentuz, lur irristatzeak ez du futbol zelaian eragin zuzena, baina ate baten atzeko partean arrakalak eta harri-lubatearen desegonkortzea nabaria da.