Zabalik jaietako ganadu eta nekazari erakusketetan parte hartu ahal izateko izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2013ko uzt. 23a, 12:50

Uztailaren 31 arte zabalik egongo da Amurrioko jaietako Nekazari Txapelketa-erakusketan parte hartu ahal izateko izena emateko epea eta abuztuaren 9a arte egongo da zabalik San Roke 2013 Ganadu Erakusketarako izen emateko epea.

Uztailaren 31 arte zabalik egongo da Amurrioko jaietako Nekazari Txapelketa-erakusketan parte hartu ahal izateko izena emateko epea eta abuztuaren 9a arte egongo da zabalik San Roke 2013 Ganadu Erakusketarako izen emateko epea.

Abuztuaren 15ean XVII Nekazari Txapelketa erakusketa egingo da, 2013ko Amurrioko jai egitarauaren barnean eta Juan Urrutia enparantzan nekazaritza munduarekin zuzenean lotutako produktuak erakutsiko dira. Erakusketa honetan Euskal herriko ekoizle zuzenak diren baserritarrek hartu ahal izango dute parte eta erakusketan aurkezten diren produktu guztiek baserri munduarekin erlazionaturik egon beharko dute, baserritarraren ustiategian bertan ekoizturikoek lehentasuna izanik.

Hurrengo egunean, abuztuaren 16, ostirala, Amurrioko Jaietan ohikoa den ganadu erakusketa egingo da aurten. Goizean zehar San Rokeko landetan Amurrioko, Aiarako, Okondoko, Laudioko, Artziniegakoeta Zuiako, Arabatik eta Bizkaitik Basauriko, Ugaoko, Arrigorriagako, Arakaldoko, Arrankudiagako, Orozkoko, Zaratamoko eta Urduñako ganadu jabeek parte hartuko dute. Ganadu mota ezberdinak ikusgai egongo dira: frisiarra, piriniarra, limusina, txarolesa, terreña,betizu eta beste arraza batzuetako behiak ikusi ahal izango dira. Bestalde, latxa arrazako ardiak, azpi-gorri eta nano arrazako ahuntzak, haragitarako zaldiak, pottokak, astoak, oiloak eta txerriak ere ikusgai egongo dira erakustaldian.

 Izenam emateko Amurrioko Udaletxean 12:00etatik 14:00etara edo ta 945891161 telefonora deituta eta Aitziberrengatik galdetuta.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide