400 txakur baino gehiagok parte hartuko dute Aratz Arabako Txakur Elkarteak antolatutako erakustaldian. Gehien bat, doberman, stanford bull terrier eta Golden retriever arrazadun txakurrak egongo dira baina aldi berean bóxer, rottwailler, bull ingelesa, american Stanford, terrier eta bull terrier arrazadun txakurrak ikusgai egongo dira.
Txakur hauek Euskal Herritik, Asturias, Kantabriar eta Galiziatik ekarriko dituzte, baina Madrid, Aragoi, eta Catalunyatik ekarritakoak ere parte hartuko dute erakustaldian.
Erakustaldi hau Espainia eta Euskadiko froga izango dira eta erakustaldia ikusteko sarrera dohaniekoa izango da. Igandeko 10etan hasi eta arratsaldeko 17etan amaituko da.
Aldi berean, larunbatean, uztailaren 20an, 16etatik 19etara pirineoko mastin erakustaldia egingo da, eta arraza honetako 30 txakur inguru parte hartuko dute.