2013/2014. futbol denbaraldiari begira, gaur bertan eta hurrengo uztailaren 31rarte posible izango dute Amurrioko gazteek herriko oinarrizko futbol taldetan izena ematea. Horretarako La Caixako ofizinetara joan beharko dira 8.30-10.00 ordutegian
Irailetik aurrera Amurrioko Kaskagorri Taldeak hainbat kategoria ezberdinetan lehiatuko dituen taldeak izango ditu: emakumezko haur-kategoria (2000 eta 2001 urtetan jaiotakoak), bigarren mailako haur-kategoria (2001 urtean jaiotakoak), lehenengo mailako haur-kategoria (2000 urtean jaiotakoak), bigarren mailako kadete-kategoria (1999 urtean jaiotakoak), lehenengo mailako kadete-kategoria (1998 urtean jaiotakoak) eta gazte-kategoria (1995, 1996 eta 1997 urtetan jaiotakoak).
Bestalde, Amurrioko Etorkizuna Futbol Eskolako taldeak daude, gazteagoentzat zuzendua: lehenego mailako hasiberri-kategoria (2002 urtean jaiotakoak), bigarren mailako hasiberri-kategoria (2003 urtean jaiotakoak, bigarren mailako benjamin-kategoria (2004 urtean jaiotakoak), lehengo mailako benjamin-kategoria (2005) eta aurrebenjamin-kategoria (2006 eta 2007 urtean jaiotakoak.
Abuztuan zehar taldeak antolatuko dira eta ondoren hauen aurkezpen ofiziala El Refor-ren egingo da.
Azken asteotan Kaskagorri Taldeak antolatutako lehiaketetan Leioak Emakume taldeak (III. Emakumezko Futbol 7 lehiaketa), Santutxuk (XIV. Haur Gizón Futbol 11 lehiaketa) eta Santutxuk ere (XVI. Gizon Futfol 7 lehiaketa) irabazi dituzte.