Amurrioko “La Casona” erakusketa aretoan, udal liburutegia dagoen eraikuntzan hain zuzen ere, uztailan zehar Baserria Aiaran erakusketa ikusgai egongo da. Aztarnak antolatuta, astelehenetik larunbatera 10,00-14,00 eta 17,00-19,00 eta igandetan eta jaiegunetan 10,00-14,00 ordutegian bisitatzeko aretoa zabalik egongo da.
Oraingoan hautatutako gaia baserria izan da, bertako sukaldeak, logelak, ogi eta liho lan eremuen erreprodukzioak eta nekazaritza lanabesak ikusteko aukera dago.
Data: 2011ko uztailaren 16a
Argazkiak: Jon Apodaka Saratxo