Larunbatean, Amurrio Antzokian, arratsaldeko zortzietan hasi zen 2011ko Guk Sariaren gala (atzeratuta agenda arazoengatik). Oraingoan, saria emateko batzordea Amurrioko Udalak, Amurrio Bidean elkarteak (Tokiko Garapenerako Elkartea) eta Apymcak (Amurrioko merkatari txiki eta ertainen elkartea) osatzen zuten, eta batzorde horrek eskertu egin nahi izan du talde horrek udalerrian egiten duen lan aktibo eta dinamikoa.
Herriko musika eskolako hainbat musikari eta abeslarien laguntzaz egindako galan, Mendiko Lagunak Taldeak 2011ko Urrezko Guk saria eta Makila jaso zituen, aurreko edizioa irabazi zuen laguntza eta harrera taldearen, Laguntza elkartearen eskutik. Horrez gain, talde irabazleak 2012ko herriko jaien pregoia irakurriko du. Gainera, 2012. urtean oso berezia da talde irabazlearentzat; izan ere, 50. urteurrena ospatuko du, urrezko ezteiak alegia
ARGAZKIAK: Jon Apodaka Saratxo
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide