Amurrioko mendi taldeak urte hasieran iragarri zuen bezala, irailaren 22an, larunbata, mendi jaialdi berezia ospatuko da Amurrion.
Jarduerak, goiz-goizetik hasiko dira, 11:30etan zanpantzarrekin. Ondoren, 12etan bertsolariek , aurreskua dantzarekin batera, talde argazkia girotuko dute, herriko parkean dagoen Guk eskulturaren ondoan. Jarraian triki poteoaren txanda izango da eta honen ostean, 14:30ak aldera, bazkari herrikoia ospatuko da Amurrioko frontoian.
Eguneko ekitaldi nagusía, arratsaldeko 19:00etan Amurrio Antzokian egingo da, ikus-entzunezko eta musika aktuazio ezberdinekin.
Egun polita, mendi eta mendizale giroaz Amurrion bihar biziko dena, azken finean kirol eta kultur elkarte batek ez ditu egunero bere sorreraratik 50 urte ospatzeko aukera.