Amurriok 220 kontainer-ontzi aldatu berri ditu

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2012ko ira. 4a, 09:05

Pasa den astean zehar Amurriok eta herri hau osatzen duten 9 batzar administratiboek kontainer-ontzi zaharrak berriengatik aldatu zituzten. Jarritako kontainer-ontzi berriak plastikozkoak dira 2.400 litroko edukiera daukate eta lateralki jasotzen dira hustutzeko. Aspaldidanik zeuden kontainer-ontziak ordea 800-1000 litroko edukiera zeukaten, metalikoak ziren eta atzetik jasotzen ziren hustutzerakoan. Aldaketa hau dela eta zenbait kontainerren kokapena zertxo bait aldatu da baina ez da aparkaleku plazarik galdu.

Pasaden astean zehar Amurrio eta herri hau osatzen duten 9 batzar administratiboek kontainer-ontzi zaharrak berriengatik aldatu zituzten. Jarritako kontainer-ontzi berriak plastikozkoak dira 2.400 litroko edukiera daukate eta lateralki jasotzen dira hustutzeko. Aspaldidanik zeuden kontainer-ontziak ordea 800-1000 litroko edukiera zeukaten, metalikoak ziren eta atzetik jasotzen ziren hustutzerakoan. Aldaketa hau dela eta zenbait kontainerren kokapena zertxo bait aldatu da baina ez da aparkaleku plazarik galdu.

Kontainer-hontzi berri hauekin kontainerrak daukan eguneko zakar pisua zuzenean pisatuko da eta zakar-kamioiak automatikoki hutuko dituzte. Aipatutako 220 kontainerretatik 146 Amurrion kokatuko dira eta bestelakoak, batzar administratiboetan.

Aldaketa hau, Aiarako Koadrilatik dator, uda hasi baino lehen Amurrio, zakar mankomunitatean sartu zenean adostu zen. Akordio hau dela eta tamaina handiko hondarrak, olio begetala, CD-ak , pilak eta inausketa hondarren bilketa aktibatuko du Koadrilak, hauek baitira gaur egun garbigunea, garbitxiki eta Larrabeko konpos instalazioaren kudeatzaileak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide