Larunbatean, San Vitores jaia ospatuko da Gorobeleko Kobata inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2012ko abu. 30a, 09:47

Urtero legez, aiararrak Gorobeleko Kobata inguruan elkartuko dira larunbatean San Vitores jaia ospatzeko. Jai hau, Aiarako Udalak antolatzen du eta eguerdiko 12etan egiten den meza batekin hasiera ematen zaio. Meza horretan, Eskutxiko Ahotsak korala parte hartzen du. 13ak aldera, artzainari homenaldi bat egiten zaio eta jarrain artzain txakurren lehiaketa egiten da, hau guztia Gorobel mendizerrako paraje babestu eta ikusgarrian.

Urtero legez, aiararrek Gorobeleko Kobata inguruan elkartuko dira San Vitores jaia ospatzeko. Jai hau, Aiarako Udalak antolatzen du eta eguerdiko 12etan egiten den meza batekin hasiera ematen zaio. Meza horretan, Eskutxiko Ahotsak korala parte hartzen du. 13ak aldera, artzainari homenaldi bat egiten zaio eta jarrain artzain txakurren lehiaketa egiten da, hau guztia Gorobel mendizerrako paraje babestu eta ikusgarrian.

Ondoren, bazkari herrikoiaren txanda da, Rakatapla elkarteko kideek paella erraldoi bat sukaldatzen dute. Ondoren gazte eta nagusientzako jolasak antolatzen dira, hauen artean sokatira herrikoia, arrakasta handiko jarduera, non artzainek gazteen kontra lehiatzen dira.

Antolatzaileek gogoratu nahi dute 9etatik 11etara eta 11:45tik 12:30etara debekatuta dagoela  autoz bertaratzea, eta soilik antolatzaileek eta emergentziako autoek bertaratu ahal izango dira ordu tarte horietan zehar. Aroko atakatik ibiltzen igo nahi dutenei ordu tarte horietan egitea gomendatzen zaie, eta autoz igoko direnei, 10:30ak baino lehenago edo 12:30 ondoren.

PROGRAMA

12:00 Meza, bertan "Eskutxiko Ahotsak" abesbatzarekin. 

14:00 Igel-toka txapelketa heldu zein umeentzat.  

14:30 Artzain gazteenari omenaldia. 

15:00 Herri bazkaria "Rakatapla" elkartearen laguntzaz. 

17:30 Artzain-txakur txapelketa 

18:30 Soka-tira: artzainak gainontzeko abeltzainen kontra. 

Umeentzako soka-tira. 

Txapela jaurtiketa heldu zein umeentzat. 

Dantzaldia eta jai bukaera.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide