Espainiako Vuelta txirrindularitza itzuliak Aiaraldea zeharkatuko du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2012ko abu. 20a, 11:46

Italiako Giroa Danimarkan hasi zen aurten, Frantziako Tourra Belgikan eta oraingoan espainiako Vuelta itzulia Euskal Herrian hasi eta lehendabiziko 4 egunak euskal errepideetan zehar igaroko ditu.

Bihar, abuztuaren 21, txirrindularitza lasterketa Barakaldon hasi eta Errioxako San Lorenzo mendi garaienaren magaletan amaituko da, Valdezcarayko portua igo ostean eta gure eskualdeko  35 km zeharkatuz.

Italiako Giroa  Danimarkan hasi zen aurten, Frantziako Tourra Belgikan eta oraingoan espainiako La Vuelta itzulia Euskal Herrian hasi eta lehendabiziko 4 egunak euskal errepideetan zehar igarotzen ditu.

Bihar, abuztuaren 21, txirrindularitza lasterketa Barakaldon hasi eta Errioxako San Lorenzo mendi garaienaren magaletan amaituko da, Valdezcarayko portua igo ostean eta gure eskualdeko  35 km zeharkatuz.

Itzulia airaldean jarraituko duen ibilbideari dagokionez, hurrengo irudietan ikusgai daude, gutxi-gora-beherako lasterketa pasako den ordutegia kontuan izanik txirrindularien abiadura etapan zehar.

Aukera ezin hobea goi mailako kirolaz Urduñako mendatea bezalako gune ikusgarri batean gozatzeko, etxeko kirolariei igoeran zehar berotuz eta jai giroan aldarrikatzeko nahi izanez gero.

Aldarrikapen olatua

Euskal Selekzioen Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT) kontzentrazioa egin zuen pasa den larubatean , itzuliaren hasiera egunean. Espainiako Vuelta Euskal Herrian arituko da lau egunez, eta horren aurka egin zuen ESAITek. Ehun bat lagun bildu ziren Euskal Herria "nazio bat" dela eta "bizirik" dagoela aldarrikatzeko, ikurrinak eskuan.

Martxel Toledo ESAITeko koordinatzaileak argi utzi nahi izan zuen ez daudela inolako kirol probaren aurka, Espainiako Vuelta Euskal Herrira ekartzearen atzetik euskal nortasuna ezabatzeko nahi garbia dagoela adieraziz. Gainera, kexu agertu ziren La Vueltako antolatzaileak ez dutelako bertako kirol elkarteekin bildu nahi izan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide