Azken egunotako temperatura altuak, euri falta eta beroa dela eta suteak gertatzeko arriskua «muturrekoa» dela adierazi dute Eusko Jaurlaritzako arduradunek eta ondorioz Herrizaingo Sailak hainbat aholku eman ditusuterik pitz ez dadin:
Mendietan lanik ez egiteko eta inolako surik ez pizteko eskatu du.
Ahal den neurrian mendira ez joateko eta joatekotan baimenduetako bideetatik ez irteteko aholkua eman du.
Ibilgailua belar lehorretatik gertu ez uztea eta zigarretarik ez erretzea ere galdegin du.
Gainera ,momentuz Urduñan eta Arrankudiaga-Zollon, Bizkaiko Foru Aldundiak debekatu egin du barbakoak egitea, eta mugatu egin du suzirien erabilera, behintzat hurrengo egunotan zehar. Arabako diputazioak, ordea, landa lanak egiteko makinak erabiltzea debekatu du eta ekainetik martxan zegoen barbakoak egiteko debekua.