Elexazar aztarnategi erromatarraren hondar arkeologikoak ikusgai Gasteizko Bibat Arkeologia Museoan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2012ko uzt. 31a, 11:08

Gasteizen kokatzen den Arabako Arkeologia Museoan ikusgai daude  pasa den uztailaren 25tik datorren urtarrilaren 13rarte Amurrioko Elexazar aztarnategi erromatarrean aurkitutako hondar arkeologikoak.

2009-2011 urtetan zehar egindako udako kanpainetan topatu dira bertan aurkitutako hondarrak, Juanjo Hidalgo Aunia Kultura Elkarteko historialaria proiektu honen koordinatzaile lanetan egon delarik.

Gasteizen kokatzen den Arabako Arkeologia Museoan ikusgai daude  pasa den uztailaren 25tik datorren urtarrilaren 13rarte Amurrioko Elexazar aztarnategi erromatarrean aurkitutako hondar arkeologikoak.

2009-2011 urtetan zehar egindako udako kanpainetan topatu dira bertan aurkitutako hondarrak, Juanjo Hidalgo historialaria proiektu honen koordinatzaile lanetan egon delarik.

Aztarnategiari dagokionez, Larragorriko mendigunean kokatzen da, Aspaltza eta Eskorla mendien hego-ekialdeko magalean eta adituek Alorian aurkitutako erromatar aztarnategiarekin erlazioa izan dezakeela diote.

Elexazarren hiru eraikin isolatuak bereiz daitezke eta hauetako batean patio bat nabaritzen da. Gaur egun horma gehienak erorita agertzen dira baina aztarnategian burdin eta berun elementu ezberdinak topatu izan dira. Gainera, errementari ingude bat eta labe-eraikuntza bat topatu dira eta ondorioz adituen esanetan bertan metalurgia kokapen bat egon zela uste dute, inguruko errekurtso naturalen ustiapenarekin erlazioa daukana. Aldi berean aztarnategia abeltzaintzarekin ere erlazionaturik egon daitekeela uste da.

Bertan aurkitutako hondar garrantzitsuen artean, bi zatitan agertutako taurobolio bat dago. Harea-harrian landutako 60kg aldare-harri bat da, non behe-erliebe teknikaz zezen bat irudikatzen da. Landutako oinarria dauka eta ustea da gurtzarekin erlazionatutako elementu sinboliko bat dela.

Bestalde, ingude bat, hainbat moneta eta jaurtigai puntak aurkitu izan dira aztarnategian.

Jadanik, aztarnategi paregabe honetan lan asko egiteke gelditzen da oraindik eta hurrengo egunotan Juanjo Hidalgorekin adostutako elkarrizketan ikerkuntza arloan hurrengo hilabetetan jarraituko dituzten pausoen berri jakingo dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide