Pasa den asteburuan zehar Amurrioko Mendiko Lagunak taldeko zenbait kidek, Urriellu (2514m) gaina, Naranjo de Bulnes bezala ezagutzen den Asturiaseko Picos de Europako Parke Nazionalean aurkitzen den tontorrera igo ziren bide ezberdinak erabilita
Talde honetako 14 kidek Vega de Urriellura hurbildu ziren ostiraleko arratsalde gauean. Larunbatean sokada ezberdinetan banatu eta ipar aurpegiko “Pidal-Cainejo”, mendebalde aurpegiko “Murciana 78”, hego aurpegiko “Directa de los Martinez eta ekialde aurpegiko “Cepeda” bideetatik gailendu zuten tontor ikusgarri hau.
Bide hauek igotzeko 2 ordu eta erdi eta 12 ordu inguru behar izan zituzten eta arratsaldeko zortzietan rapelatzeari ekin zioten gaueko 11etan Vega Urrielluko aterpera ailegatu ziren, afaltzera.
Urriellu tontorra aukeraketa nahiko erraza izan zen, oso polita izateaz aparte, tontor honek alpinismoaren hasiera pirinioetatik kanpo irudikatzen du eta historian zehar hainbat izan dira lehendabiziko bideak bertan egin dituzten euskaldunak, Pedro Udaondo, Angel Landa, Jose Maria Regil edo Andres Espinosa, bezala, azken hau bertara igo zen lehendabiziko euskalduna izan zen.
Honekin mendi taldeko kideek 50. Urteurrena dela eta proposatutako jarduera interesgarri berri batekin amaitzen dute, alpinismoan aitzindari izan zirenei omenaldi txikitxo bat eskainiz eta orain dela 50 urte eskualdeko eta inguruetako hainbat belaunaldiei jarduera ezberdinez gozatzeko aukera eman zietenei eskerrak emanez.
Proiektu hau Euskal Herriko 50 eskalada klasikoen burutzearekin bat dator eta erlazionaturik dago Euskal Herriko 600 mendiak igotzearen erronkarekin.
Irailan zehar 50. Urteurrena ospatzeko festa bat ospatuko da, bazkari herrikoi batekin eta bestelako jarduera ezberdinekin. Gainera, hilabete honetan eskalada beste irteera bat antolatuko da, bazkari batekin amaituko dena.