Udako solstizioa ekainaren 21an izanagatik, Amurrio Bidean eta Amurrioko Udalaren Ingurumen Sailak gaur ekainaren 23an, larunbata, aukeratu dute Aresketamendi Energia Berriztagarrien Parkean urtero antolatzen duten Udako Solstizioaren Jaia ospatzeko.
Tailerrak, jolasak, bisita gidatuak, bazkaria eta beste hainbeste jarduera izango dira bertan goizeko 11etatik aurrera.
11:00etatik 14:00etara:
• Autobus zerbitzua Aresketamendira igotzeko. (Gasolindegi parean dagoen markesinatik aterako da).
• Bisita gidatuak parke tematikoan.
• Globo aerostatikoa. Vital Kutxa
• Puzgarria. Diario de Noticias de Álava.
• Tailerrak. Cruz Roja.
• Txosna.
12:30 -13:30
Banda txikiren kuntzertua. Amurrioko Musika Eskola.
13:00etatik aurrera:
• Eguzki-pintxoen dastaketa, txistorra. 0,5 €.
14:30etik aurrera:
• Bazkaria guztiontzat. 5 €.
(Ticket salmenta parkean bertan).
17:00etatik—19etara:
• Autobus zerbitzua Aresketamenditik jeisteko. (Gasolindegi parean dagoen markesinan geldituko da)