Ikasturte honetako Eskola Kirola Mendi Ibilaldiak ekimenaren 4. edizioa amaitutzat eman du Mendiko Lagunak Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2012ko eka. 12a, 08:00

35 gazte-mendizaleek, 7 begiraleen laguntzaz parte hartu zuten larunbatean laugarren urtez antolatutako  2011-2012ko Eskola Kirolak Mendi Ibilaldien azkeneneko irteeran.

Aurtengo honetan 7 ibilaldi egin dituzte.  Pagonabarra, Soila, Goikogane-Kamaraka, Untzueta, Berretin, Babio-Burubio eta Beratza-Txibiarte mendietan murgildu dira aurten 50 urte betetzen dituen mendi talde honen harrobiko gazteek.

35 gazte-mendizaleek, 7 begiraleen laguntzaz parte hartu zuten larunbatean laugarren urtez antolatutako  2011-2012ko Eskola Kirolak Mendi Ibilaldien azkeneneko irteeran.

Aurtengo honetan 7 ibilaldi egin dituzte.  Pagonabarra, Soila, Goikogane-Kamaraka, Untzueta, Berretin, Babio-Burubio eta Beratza-Txibiarte mendietan murgildu dira aurten 50 urte betetzen dituen mendi talde honen harrobiko gazteek.

Irteera Alorian hasi eta Beratzara eta Txibiartera igo ostean, Lezamara heldu eta Amurrioko Don Errokeko askaldegira hurbildu ziren autobusean. Bertan, txingarra,odolki eta txistorra parrilada eginez bazkaldu zuten partaideek. Azkenik, kurtsoari amaiera emanez, gazteek oroigarriak jaso zituzten haien konstantzia eskertuz.

Orokorrean jarduera baloratuz, nahiz eta kurtso honetan zehar eguraldi txarreko egun gehienetan  ibili izan, planteatutako 12 ibilaldietatik, 7 egitea lortu dugu.Arrazoi ezberdinengatik (begirale agenda, eskola egutegi oporraldiak, data, alertak, eguraldia …) hasieran planteatutako 5 ibilaldi ezin izan ditugu aurrera eraman. Gainera, Aldundiari aurkeztutako programan bestelako kanpoko ekintzak planteatu ziren (txirrindula irteera, eskalada eta orientazio tailerrak…) baina Aldundiaren diru laguntzen eskasia dela eta hauek hurrengo urteetara begira antolatzea gomendatu zieten.Partaidetzari dagokionez, oso arrakastatsua izan da, batazbesteko partaidetza 46 gazteena izanda. Kontuan izanik partaideetako askok bestelako kiroletan, musikan eta atzerritako hizkuntzak ikasten dabiltzala antolatzaileek positiboki baloratzen dute askoren interesa. Aresketa Ikastola, Etxaurren Ikastola, Virgen Niña, Zaraobe eta Lucas Rey ikastetxetako ikasleek parte hartu dute ibilaldietan, elkarrekin primeran erlazionatuz.

Antolatzaileek eskerrak luzatu diete jarduera hau burutzea posible egin duten Arabako Foru Aldundiko Eskola Kirola arduradunei, Arabako Mendizale Federazioari, Aresketa Ikastola, Etxaurren Ikastola eta Virgen Niña ikastetxetako arduradunei.

Hurrengo urteari begira, orain arte aritutako begiraleen bestelako betebeharrak kontuan izanda aldaketak espero dira jarduera honen baitan, baina espero dugu guztion arduraz eta lanaz, aurrera jarraitzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide