Datorren igandean, maiatzak 20, HAURRENTZAKO XI. IBILALDIA egingo da Amurrion. Oraingoan, eskola kiroleko gazteek antolatu dute ibilaldi hau eta eskualdeko ikastetxeen ikasleen, gurasoen eta bestelako mendizaleen presentzia espero da.
Irteera goizeko 9ak aldera, Amurrioko Juan de Urrutia enparantzatik egingo da, partaideek mendigoizale txarletak jaso eta ibilaldiari buruzko azalpen labur batzuk entzun ostean.
Lehendik, izena eman beharko dute www.mendikolagunak.com web ataria, Mendiko Lagunak Taldearen egoitzan astearte edo ostegunean, zazpietatik bederatzietara edo ikastetxeetan. Izena emateko epea maiatzen 18an amaitzen da.
Ibilaldian parte hartzeko prezioei dagokionez, ikasleek 2 euro ordaindu beharko dituzte eta gurasoek, arduradunek edo bestelako mendizaleek 3 euro.
Ibilaldiari dagokionez, ohikoak ez diren bidezidor ikusgarriengatik igaroko da, eskualdeko Babio, Atxondo eta Burubio bezalako tontorretatik igaroz. Mendeika herrian hornidura egongo da eta ibilaldiaren distantzia eta desnibel txikia kontuan izanik, jendea animatzen dugu, herriko mendizale eta naturazale gazteekin batera, goiz polit bat igarotzera. Ondoren, Amurrioko erdigunean ospatuko den Txakolin egunean parte hartzeko aukera ezin hobea izango duzue goizaldean, mendiaz gozatu ostean.