Ehizarik ez Arabako ehiza esparru gehienetan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2012ko mai. 11a, 08:39

Arabako Ehiza Esparruen Elkarteak iragarri berri du Arabako ehiza esparruak deuseztatu direla seguruei aurre egin ezin zietelako. Arabako geografian zehar elkarte honek kudeatzen zituen 103 ehiza esparru hauetan ezingo da ehizatu datorren maiatzaren 12tik aurrera.

Arabako Ehiza Esparruen Elkarteak iragarri berri du Arabako ehiza esparruak deuseztatu direla seguruei aurre egin ezin  zietelako. Arabako geografian zehar elkarte honek kudeatzen zituen 103 ehiza esparru hauetan ezingo da ehizatu datorren maiatzaren 12tik aurrera.

Elkartearen iritziz, egoera jasanezin batera heldu ostean, hartutako erabaki honek ondorio larriak izango ditu. Alde batetik 10 lan postu bertan behera geldituko dira eta herrietan garrantzi handikoak diren diru-sarrerak galduko dira. Gainera, hurrengo hilabeteotan zehar oso zaila izango da animalia basatien kudeaketa egitea, azken finean animalia basatiak laborantzetan eraginak dituzte eta  hauen presentziak errepide istripuak gehitu ditu azken urteotan .

Ehiza esparru hauek 5.000 ehiztarik inguru erabiltzen zituzten baina aseguru  konpanien prima igoerak  egoera jasanezina bihurtu du, animailia basatiak errepide istripuetan daukaten erantzukizun zibilaren kostu handiengatik.

A.E.E.E. elkartekoek Aldandundiari leporatu diote  ehiza handiaren kudeaketa okerra eta sektorean eman diren diru murrizketak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide