Azken urteotan bezalaxe, Udalak antolatuta, argazki lehiaketa egiten da maiatzean Amurrion.
Lehiaketan jorratu beharreko gaiak bi izango dira: gai libreko hiru argazkiren bilduma eta Amurriori buruzko hiru argazkiren bilduma.
Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi bilduma aurkeztu ahal izango ditu modalitate bakoitzean, argitaragabeak. Epaimahaiak bildumen koherentzia kontutan hartuko du.
Neurriei dagokionez, Librea izango da, 40 X 50 zm-ko neurria eta 2 mm-ko lodiera duen “passepartout” zurrunaren gainean ezarria eta formatu bertikalean jarria. Argazkia ezin da handiagoa izan.
Lanak igortzeari dagokionez, gasturik gabe eta behar den bezala bildua. Paketearen kanpoaldean lanaren goiburua baino ez da azalduko, inolako datu pertsonalik gabe. Lanaren goiburu berak azaldu beharko du beste gutun-azal baten kanpoaldean. Bigarren gutun-azal honetan lehiakidearen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta posta elektronikoaren helbidea sartu beharko dira, lanen zerrendarekin eta bildumaren goiburuarekin batera. Bai paketean, bai gutun-azalean jarri beharko da “Amurrioko hiribildua argazki-lehiaketarako” eta modalitatea ere adieraziko da: “Gai libre” edo “Amurrio” eta helbide honetara igorriko dira: Kultur Etxea, Landako kalea 8, 01470 Amurrio, Araba.
Parte hartzaile bakoitzak bere gain hartuko du lanak igortzean hauek jasan ditzaketen kalteen edo galtzearen ardura.
Lanak 2012ko maiatzaren 11rarte aurkeztu daitezke. Erakusketarako argazkiak aukeratzeaz eta sariak emateaz arduratuko den epaimahaia argazki munduko hiru pertsona adituk osatuko dute. Erabakia aldaezina izango da.
SARIAK:
- 1. saria gai libreko 3 argazkiren bildumarentzat: 600 € eta garaikurra
- 2. saria gai libreko 3 argazkiren bildumarentzat: 200 € eta garaikurra
- 1. saria Amurriori buruzko 3 argazkiren bildumarentzat: 600 € eta garaikurra
- 2. saria Amurriori buruzko 3 argazkiren bildumarentzat: 200 € eta garaikurra
Lehiakide bakoitzak gehienez sari bana jasotzeko aukera izango du modalitate bakoitzean.
Saritutako lanak euskarri informatikoan eman beharko zaizkie antolatzaileei.
Sari banaketa 2012ko ekainaren 1ean izango da, 20:00etan, “La Casona” erakusketa aretoan. Egun horretan bertan inauguratuko da ekainaren 30era arte zabalik izango den erakusketa. Sarituak izan ez diren argazkiak egileak berak edo baimendutako beste edozeinek jaso ahal izango ditu Amurrioko Kultur Etxean 2012ko irailaren 30a bitartean. Epe horretan jaso ez diren argazkiak Amurrioko udalaren esku geratuko dira. Lanak korreoz eskuratu nahi dituenak halaxe jakinarazi beharko du eta bere gain hartuko ditu itzultzeko gastuak.
Nahiz eta lanak kontu osoz erabiliko diren, antolatzaileek ez dute beren gain hartuko, eurenak ez diren arrazoiengatik, argazkiren batek kalteak izaten baditu. Lehiakidea izango da igorririko argazkiaren egile eskubideen titular bakarra eta bera arduratuko da hirugarren batek argazkiari dagozkion eskubideak ez eskatzeaz.
Hirugarren batek argazkiaren eskubideak edota argazkia ondo erabili ez izanaren eskubideak eskatzen baditu, ardura egilearena soilik izango da. Ondorioz, Udalak ez du izango inolako erantzukizunik.
Lehiaketa honetan parte hartzeak saritutako argazkien ustiaketa Amurrioko Udalaren esku uztea dakar. Hala ere, Udalaren eskubide hau egileek aukeztutako lanen gainean dituzten ustiaketa eskubideekin bateragarria da, eskubide horiek egileenak izaten jarraitzen baitute.
Edonola ere, parte-hartzaile guztiek, irabazleak edo ez, Amurrioko Udalari aurkeztutako argazkiak 2013 urteko egutegiaren edizioan erabili ahal izateko, baimentzen diote. Egilearen identifizakioa, egutegian ere, esplizitu aipatu egingo da.