20 urte baino gehiago dira Arabako Foru Aldundia tokiko erakundeekin batera lanean ari dela, Arabako ibilbide berdeen sarea gauzatu ahal izateko. Eskualdean Aiaraldeko Koadrilarekin, Turismo bulegoarekin, mendi taldeekin eta Arabako Mendizale Federazioarekin lanean ibili dira, ibilbide sare interesgarri bat eraikitzeko intentzioarekin.
Sare honek xendazaletasunarako eta txirrindularitzako zuzendutako 1.000 km inguru eskaintzen ditu. Hori esker, herritarrek eskura daukate natura ingurune eta nekazal guneak, natura, kultura eta paisaiez gozatu ahal izateko.
Aiaraldean, bi dira azken urtean sortu eta balizatu berri diren ibilaldiak:
GR 284 Sopeñako Errege Bidea
Erdi Aroan zehar, bidea komunikazioko ardatz neuralgiko eta oinarrizkoa izan zen zona horretarako feria garrantzitsuenetarako joan-etorria. 66,68 kmz osatuta dago, 49,3 km Araban zehar.
3 etapaz sailkatuta dago: 1. etapa: Urduña - Añes / 2. etapa: Añes - Artziniega / 3. etapa: Amurrio - Oletar. Eta beste "etapa bat": 284.1 Oletar - Txarlazo bidea (Portillo de Aro - Kobata).
Nerbioiko ibilbide lineala
Aiaraldean, beste ibilbide berdea Nerbioiko ibilbide lineala da: 7,6 km-koa, Salbio - Luiaondo - Laudiotik pasatzen da. Proiektuan daukate nerbioiko ibilbide lineala Arrankuadiagatik - Urdunara ailegatzea asmoa daukate eta gaur egun bidea Amurriora hurbiltzen doa obra berriak direla eta.
Etorkizunari begira, bestelako ibilaldiak planteatu izan dira Arabako geografian zehar.