Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzako agenteek Nerbioi ibaira eroritako 40 urteko gizonezko bat erreskatatu zuten larunbat honetan Amurrion.
Gertaera arratsaldeko 19:30 aldera izan zen, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik gizonezkoa Don Erroke auzoan kokatutako zubi batetik ibaira erori zenean. Bertara hurbildu ziren hiru ertzain uretara bota eta korda batek lagunduta, gizona oinezkoen babesgune batera eraman zuten.
Badirudi, gizonak hanka batean mina hartu zuela eta ezin zuen uretatik bere kabuz ateratzea lortu. Ondoren, Aiarako suhiltzaileen laguntzarekin, gizonezkoa ibaiaren ubidetik atera eta Galdakaoko ospitalera eraman zuten.