Martxoaren 15ean, 18:00etan, katekesiaren aretoan, Amurrioko elizaren ondoan, “Nekazaritza onbideratzailea: lurrak eta komunitateak trantsizioan” izenburua duen hitzaldia izango da. Hizlaria Ana Digón izango da, nekazaritza metodologia onbideratzaileetan aditua den Darren Doherty permakultore australiarraren laguntzailea.
Jardunaldi honetan geure nekazaritza, baso zein abeltzaintza arloko jarduerek ingurumenean duten eraginaren ikuspegi globala eskaintzen da, eta ahalik eta onuragarrien eta onbideratzaileen nola egin erakutsi ere Udal arduradunen esanetan.
Elikagaien ekoizpena lurraren emankortasuna birsortzearekin, aldaketa klimatikoaren aurkako borrokarekin, uraren kudeaketa eraginkorrarekin, elikadura arloko burujabetzarekin, bioaniztasunaren babesarekin eta landa komunitateen birsorkuntzarekin nola uztartu irakasten digu nekazaritza birsortzaileak.
Udaletik hitzaldira etortzeko deialdia luzatu diete nekazariei, baratzedunei, abeltzainei edo lurralde kudeaketan la egiten dutenei gure esku baitago geure ingurumena metodo onbideratzaileak erabilita babestea.