Pasa den ostiralean, martxoak 2, Amurrioko Energia Berriztagarrien Aresketamendi Parkearen ondoan, herriko Ingurumen eta Baso Teknikariek antolatutako zuhaitz eguna ospatu zen herriko Aresketa Ikastola, Zabaleko, Lucas Rey, Virgen Niña eta Aiarako Etxaurren Ikastolako ikasleen laguntzaz.
Oraingoan, hazi autoktonoetatik lortutako berrehun sagarrondo, madariondo eta gereziondo landatu ziren. Etorkizunari begira, bertan inauste ikastaroak eta bestelako kurtsoak antolatzea espero dute udal arduradunek.
Argazkilaria: Jon Apodaka Saratxo