Aurreko urtetan bezala,aurten ere Euskal Mendizale Federazioak sustatutako Boulder Liga txapelketaren proba bat egingo da Amurrion. Goizeko hamarretatik aurrera, goizez kanporaketak egingo dira eta arratsaldean ordea, txapelketa honetan dauden 6 kategorien finalak. Lehiaketa honetan 16 azpiko, eskalatzaile herrikoi eta elitezko eskalatzaile emakume edo gizonak parte hartzeko aukera daukate.
Ekitaldi honetan, lau lehiaketa daude, lehenengoa urtarilaren 28an izango zen, Estadioko blokeetan; otsailaren 10an K2an, otsailaren 26an Amurrion egingo da eta azkena, martxoaren 12an, Hegoalde gizarte etxeko boulderrean.
Aurreko ekitaldian bezala, lehiaketak larunbat goizetan izaten dira, 10:00etatik aurrera eta, parte hartzeko, aurrez eman behar da izena (9€ eta 7€ federatua baldin bazara FVM/EMF, webgunean). Izena emateko epea: proba horren aurreko ostiraleko 13:00ak arte.
Boulder Ligaren ekitaldi honetako berritasun nagusia da Araban gauzatuko dela, tokia utziz eta laguntza emanez Bizkaia, Gipuzkoako boulder lehiaketak egiteko ateratako beste ekimen batzuei.
Gogoan izan informazio guztia eguneratuta dagoela www.fundacionestadio.com webgunean.