Aresketa muinoan kokatzen den Energia Berriztagarrian Parke Tematikoan La Caixa Fundazioaren Planeta Mugikorra erakusketa egongo da abenduaren 31rarte.
Izarrek bizitza al dute? Eta nebulosek? Zein da ilargiak gure planetan daukan eragina? Galdera hauen eta beste askoren erantzuna Neguko Solstisioa dela eta Amurrion ikusgai egongo den erakusketan erantzuten zaie. 5x3metroko planetarioan denbora laburreko ikus-entzunezko bat proiektatuko da eta bertan astronomiari buruzko kontzeptuak sakonduko dira.
Gaztetxoei gehien bat zuzendutako planetario hau bisitatzeko ordutegia goizetan 10:00tik-14:00etara eta arratsaldetan 15:00etatik 17:00etara izango da, abenduaren 25a izan ezik, parkea itxita egongo baita. Egun hauetan zehar parkearen sarrera dohainekoa izango da, horra hor gabonetako oporretan zehar zientzia eta astronomian murgiltzeko aukera ezin hobea.