Urtero legez, Mendiko Lagunak Taldeak Mendi eta Naturari buruzko jardunaldiak egingo ditu azaroan zehar.
Emanaldiak azaroaren 11n, ostirala, hasiko dira Erne elur-jauziekin!, Gloria Martí geologoa eta ACNA (Elur eta elur-jauzien ezagupenerako elkarte katalana) elkarteko kideak prestaturiko ikus-entzumenezkoarekin . Hitzaldi honek mendiaren neguko arriskuez kontzientziatzea du helburu eta hiltzaldiaren ostean The Fine Line. A 16mm Avalanche Education Film filma proiektatutuko da Amurrio Antzokian, arratsaldeko 19etatik aurrera.
Azaroaren 18an, ostirala, Zigor Arteagak, biologian lizentziatua eta eskaladan eta mendian kirol teknikaria, “Bizkaikain eskalada arautzearen buruz “ hitz egingo du, eskalatzeak zenbait lekutan hainbat hegaztietan eragiten dituen kalteak eta arautzeak ezartzearen garrantzia azalduz, eskalada eta naturaren kontserbazioa, bat egin dezaten. Emanaldi hau arratsaldeko 19etan Amurrioko katekesi aretoan izango da.
Azaroaren 19an, azken urteotan egindako irteera geologiko gidatuaren txanda izango da. Oraingoan Euskal Kostaldeko Geoparkea, Zumaiako inguruak hain zuzen ere, bisitatuko da. Irteera honetan parte hartu nahi dutenek azaroaren 17rarte mendi taldearen egoitzan izena eman dezakete eta 6 euro bazkideak eta 8 euro ez bazkideak ordaindu beharko dituzte. Irteera goizeko 8etan, Telefonika eraikuntza parean eta itzulera, arratsaldeko 19.00ak aldera.
Azaroaren 25ean, ostirala, eskualdeko Felix Mugurutza ikertzailearen txanda izango da. Oraingoan, Sopeñako Errege Bideari buruzko hitzaldia entzungai izango dugu, antzinatik gure eskualdea Gaztelarekin lotzen zuen bide historiko ahaztua. Hitzaldi hau, arratsaldeko 19etan Amurrioko katekesi aretoan egingo da.
Aurtengo jardunaldiei amaiera emateko oraingoan “Nun 2010 Espedizioa”ren ikus-entzunezkoa proiektatuko da. Iban Cirizak eta Iñaki Aldamak, azken hau alpinista amurriarra, iaz Indiara egindako bidaian izandako esperientziak eta eguraldiaren ondorioz burutu beharreko plan aldaketen berri emango digute. Hitzaldi hau, katekesi aretoan, azaroaren 26an, larunbata, arratsaldeko 19etan izango da.
Gainera, Mendi eta Naturari buruzko jardunaldien baitan azaroaren 15tik aurrera Bañueta Kiroldegian sorgin-orratzei buruzko Ricardo Menor argazkilariaren argazki esposaketa ikusgai egongo da.