6 Udalerrik bat egin dute Bizkaiko Aldundiarekin eta Ganekogortako zentral eolikoaren kontrako jarrera plazaratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2011ko urr. 28a, 09:41

Atzo egindako prentsaurreko batean, Bizkaiko Gueñes, Alonsotegi, Arrigorriaga, Arrankudiaga , Bilbo  eta Arabako Okondok bat egin zuten Ganekogortan ezarri nahi duten zentral eolikoari ezetza aurkezteko eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak esandakorekin guztiz adoz daudela aipatu zuten.

Atzo egindako prentsaurreko batean, Bizkaiko Gueñes, Alonsotegi, Arrigorriaga, Arrankudiaga , Bilbo  eta Arabako Okondok bat egin zuten Ganekogortan ezarri nahi duten zentral eolikoari ezetza aurkezteko eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak esandakorekin guztiz adoz daudela aipatu zuten.

Udaletxe hauek, industria hau erregulatzen duen Zatikako Planari buruz hitz egin zuten eta honek azken urteotan eragindako eztabaidez. Bestalde, zentral hau orain dela hamarkada bat baino gehiago egindako Zatikako Planaren baitan planteatu zela gogoratu zuten, eta geroztik gauzak asko aldatu direla, eta industria hau askoz gehiago garatu dela esan zuten. Horregatik,  eskualde mailan mota honetako proiektuei aurre egiten dieten bestelako hainbat elkarte edota asanbladek bezala, planteamendu honi alternatibarik aurkeztu ez dutela eta jadanik Euskal Autonomi Erkidegoan kokatutako 5 zentraletako aerosorgailu zaharrak berriagoengatik aldatzea ez dutela planteatu salatu zuten, nahiz eta horrekin energia askoz gehiago lortzea posiblea izango litzateke.

Berriro ere, Eneregia Eolikoaren Zatikapen Plan egokitu berri baten beharra defenditu zuten oraingoan Ganekogortako proiektuari aurre eman dioten Udalek. Gainera Bizkaiko Aldundiak, Gipuzkoako Aldundiak eta Eudelek paktu eolikoan sinatutako baldintzak betetzen ez duela esan zuten.

Zentral honi ezezkoa emateko arrazoiak ugariak eta askotarikoak dira: “egindako ingurune-eraginari buruzko ikerketen kalitate eskasa eta balizko eragin guztiak aurreikusteko ezintasuna, proiektatutako zentralen errendimendu energetikoa, alternatiben azterketa eza, tentsio handiaren ezarpenaren eraginak, pista berrien irekitzea, beste zentral eolikoek sortutako eragin sinergikoa, balio handiko  gertuko natur zonaldeetan izango duen eragina (Naturparkeak, ZEPA, LIC eta Red Natura 2000), zeharbide ekologikoetan izango duena; hegazti-faunarengan, herpetofaunarengan, kiropteroengan eta landaredian izango duen eragina, eragin geologiko eta geomorfologikoa, hidrologian eta hidrogeologian izango duena, lurzoruan, paisaia-eraginean eta jendartean (arlo ekonomikoan, sozialean eta naturalean) izan dezakeena, bai eta gertuko herri guneetan bizi diren pertsonengan zentral hauek sortzen dituzten osasun efektuak eta balizko aztarnategi historiko, arkeologiko edo paleontologikoetan izan ditzaketen ondorioak ere”.

Ondorio moduan, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumeneko sailburuordeak aurkako Ingurumen Inpaktuaren Deklarazioa ebatzi behar duela uste dutela diote eta bat egiten dute zentral honen aurkako mobilizazio eta jarduerekin.

Amaitzeko, bihar, larunbata, urriak 29 Ganekogortara egingo den salapen ibilaldi berrian parte hartzeko deialdia luzatu zuten. Egun horretan, kaltetutako Udalerri ezberdinetatik igoko da jendea Ganekogortako gainara eta 11k aldera salapen ekitalditxo bat egingo da gailurrean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide