Hamaika zeresan ematen ari da azkenaldian Larragorri/Jesuri - Elorritxugana/Kukutza eta Ganekogorta mendietan abian jarri izan den zentral eoliko bana eraikitzearen proiektuaren inguruan. Zentral hauen eraikitzearen aurka agertzen diren taldeek hainbat ekintza antolatu izan dituzte azken hilabetetan zehar lan hauei herri oposizioa adieraztearren.
Larunbat honetan, goizeko zortzi terdietan Laudiotik irtengo dira eta 9ak aldera Orozkotik, mendizaleok Larragorrko gazteluaren (Jesuri) inguruan eraiki nahi duten proiektu honen zentzugabekeria salatzeko.
Ekar dezagun gogora, bide batez, iragan apirilaren 16an, ekainaren 26an eta uztailaren 2an hain zuzen, antolatutko martxetan inguruko herrietatik iritsitako dozenaka lagun mendi tontorrean bildu zirela mendi martxa baten ostean, mendia babes eskatze nahiarekin.
Gainera, hurrengo abenduan, Amurrioko Zanpazu eta Beratza ingurura mendi martxa berri baten deialdia zabalduko dute zentral eoliko hauen alde baina kokapena kolokan jartzen duten herri elkarteek.