Irailaren 24 eta 25ean zehar Mendiko Lagunak taldeak Kantauriar zeharkaldiarekin jarraituko du. Oraingoan Pajaresetik irten eta Leon eta Oviedo komunikazio ardatzetik ibiliko dira irteera honetan izena ematen duten mendizaleak.
Larunbateko irteera Villanueva de Pontedo herrian hasi eta Viadongos de Arbas herrian amaituko da, 2.182 metroko Branacaballo tontorra igo ostean. Jardunaldi honetan zehar 25 kilometroko ibilaldia izango da eta 1300 metro gailendu beharko dira, eta nahi izanez gero, ibilaldia laburtzeko aukera izango da Campolongo herrian, 13km gutxiago egiten.
Igandean, zeharkaldia Negrón tunelaren hego ahoarte jarraituko du, Asturias eta Leongo probintziak komunikatzen dituen errepiderarte. Egun horretako etapa aurreko egunekoa baino errazagoa izango da eta Hiru Marien tontorra igoko da, 1.946 metro dituena. Bigarren etapa honek 11 km eta 700 metroko desnibela dauka.
Ostatuan afaria eta gosaria sartzen dira eta leongo Cubillas de Arbas herrixkan kokatzen da.
Autobusa, irailaren 24an, larunbata, goizeko 6:00etan Amurrioko telefonika eraikuntza parean dago autobus geltokitik irtengo da eta buelta, igandeko arratsalde-gauan zehar izango da. Irteera honetan parte hartzeko prezioa 40€uro bazkideontzat eta 45 €urokoa ez bazkideontzat da.
Apuntatzeko ostegunean Mendikoko egoitzan edo 945025255 telefonora 19:00etatik-21:00etara deitu behar da.