Prozesionaria ekiditeko fumigazioak egin dira Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2011ko ira. 15a, 08:20

Pinuen edo izeien inguruan, mendian, askok igarriko zuten aurten, aurreko urtetan bezala, zuhaitz horien adarretan eta adaburuetan itsatsita halako zaku txurixka batzuk. Betidanik izan dira Aiaraldeko pinudietako paisaietako zati bat. Izurrite bat da eta prozesionaria edo pinu-beldar izurrite moduan ezagutzen da.

Hemengo insignis pinua Mexiko iparraldetik ekarritako espeziea da, eta han baditu etsai naturalak, baina hemen, ez. Hemengo txori mota batzuk, haren harrak jaten dituzte, baina ez dira nahikoak eta horregatik indarrez zabaltzen da pinu-beldarra eskualde osoan zehar.

Izurrite honek ez du zuhaitza hiltzen baina zeharo ahultzen doa eta bestelako har edo zomorro batzuk joaten direnerako beharbada ezin izango da bere onera etorri. Pinua ez da ondo osatzen eta pinu-beldarrari eguzki-begiak eta epeltasuna gustatzen zaizkionez horregatik daude hainbeste errepide ertzetan, leku epelak baitira.

Habiak dituen pinu, izei edo zedro horrendako zeharo kaltegarria da izurritea: pinuaren hostoak jan egiten dituzte, erabat biluzik utzi arte. Batzutan, zuhaitz batzuen buruak zeharo erreta eta sikatuta daude.

Gizakiontzako, prozesionaria ez da bereziki arriskutsua, hala ere, kaltegarria izan daiteke zeren eta gorputzean arantza antzeko batzuk dituzte, eta erresumina, hazkura handia sortzen duen sustantzia bat botatzen dute, Animaliendako ere oso mingarriak dira. Beraz, ez dira ukitu behar, baina kontuz, inguruan ibiliz gero, batzuetan gainera jausten direlako harrak.

Normalean, abuztu bukaeran izaten dira fumigazio-hegaldiak, eta bi produktu mota erabiltzen dira: bat, diflubenzuroia (Dimilin, izen komertziala) eta bestea, Bacillus thuringiensis delako zomorroaren toxinan oinarritutako produktu ekologikoa. Harrek horiek jaterakoan, produktuak haztea galarazten die eta zenbait adituen esanetan, gaur egun erabiltzen diren produktuak ez dira ekosistemarendako kaltegarriak baina beste batzuen ustetan espezie asko akabatzen ditu, tartean erleak esaterako, eta gainera iturburuak kutsatu egiten ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide