Gorpuarekin espelelogo batek eguerdian topo egin zuen Unginoko kobazuloa maitzen zegoenean. Hildakoa, A.L.I. 50 urteko Amurrioko bizilaguna lozaku batean zegoen eta ez zuen indarkeria arrastorik
Arratsaldean, Ertzaintzaren Talde Mugikorreko erreskate taldeek gizonaren hilotza atera Zuten kobazulotik, Aiarako udalerrian.
Biktimaren gorpuan ez zuten indarkeria arrastorik sumatu eta Salmanton herrira eraman zuten lehenengo, eta ondoren Gasteizeko Patologia eta Auzitegi Medikuntza Zerbitzura.
Hildakoa, ekainetik desagertuta zegoen eta hilabete horretako azken asteburutik aurrera EAEko SOS Deiak Larrialdi Zerbitzuak, Amurrioko Udalarekin bat, bilaketa lanak koordinatu zituen. Azken hilabeteotan askok izan dira eskualdean eta Gorobel mendizerran ikuskatutako toki eta leizeak baina tamalez, atzo arte, ez zen aipatutako gizonaren berri zehatzik izan.
Unginoko leizea, mendizaleon artean Gorobeleko koba ezagunenetariko bat da. Aipatutako koba, galeria nagusi batengatik osatuta dago (E-W norabidean), alboetan hedapen txikitxo galeriak agertzen direlarik. Bertatik igarotzen den bidea aldakorra da, aldapak gora eta behera dituena, bloke erraldoien artean. Bertako galerien garapen totala 675 metrokoa da eta 15 metroko altura maila desberdintasuna dauka. Hezetasun handikoa eta lohi askokoa, bertan hondakin arkeologikoak aurkitu izan ziren orain dela hainbat urte.