Hurrengo urtean Amurrioko Mendiko Lagunak mendi taldeak 50. urteurrena ospatuko du.
Aipatutako urteurrenean zehar, Mendikoko irteeretan eta bestelako jardueretan parte hartu duten mendizaleak, hurrengo urtean egingo diren jarduera berezietan parte hartzera gonbidatzen dituzte antolatzaileek.
Urteurrenaren ospakizun nagusienak, maiatzak aldera egingo den Etxegoieneko jai bereziarekin hasiko dira. Hilabete honetan ere, Euskal Herri mailan Haurrentzaeko Ibilaldia antolatuko dute mendi taldearen eskola kiroleko gazteek.
Uda igaro ostean, irailean, berrogeita hamargarren urteurrenaren ekitaldi berezia egingo da eta hilabete honetan ere Euskal Mendizale Federazioaren XXXV. Beteranoaren Ibilaldia antolatuko da eskualdean.
Azaroan zehar, Mendi eta Naturari Buruzko Jardunaldiak eta Gorobel ibilaldiaren edizio berri bat izango dira.
50. urteurrenaren lan-komisioko kideen esanetan “gaur egun elkarte gutxik 50 urtetara iristen dira.Jende askoz egindako lan altruistagatik, hurrengo urtea, urte berezi bat izango da elkartearentzat eta horregatik 2012.urtean Euskal Herriko mendi guztiak igotzeko erronka luzatu nahi diegu taldeko bazkideei”.
Erronka honetan parte hartzeko irailan zehar, mendizaleok izena eman beharko dute mendi taldearen egoitzan, eta jarraian, antolatzaileek, mendien banaketa egingo dute. Aukeratutako mendi bakoitzak arduradun bat izango du, eta berak erabakiko du noiz eta norekin igo mendia, baina gailurrean oroitzapenezko argazkia atera beharko dute erronkako partaideek. Jarduera honen baitan, maiatzako asteburu bakar batean, 50 gailur egiten saiatuko dira Amurrio eta inguruko herrietako mendizaleok.
Aldi berean, hurrengo urteko jardueren koordinakundea daraman lan taldeak mendi taldearen historiari buruzko dokumental bat, argazki aldizkari-liburua eta kantutegi bat egiten saiatuko direla aipatu dute. Hau guztia dela eta, elkarteko batzarreko taldekideek herriko mendizaleak mendi taldearekin erlazionatutako argazkiak eta harekin erlazionatutako istorioak ezagutuz gero taldearen arduradunekin kontaktuan jartzera gonbidatzen dituzte. Lortzen den material historikoarekin oroitze liburu edo aldizkari bat editatzea espero da.