Amurrioko Udalak jakinarazi duenez Amurrioko udaletxean izango da eskuragarri eskabide eredua.
Irailean zehar zabalik izango da oraingo erabiltzaileek udal baratzeen eta luberrien erabilerarako eskaera berritzeko epea. Horrela ageri da udal ortuen ematea eta erabiltzea arautzen duen Amurrioko udal ordenantzan. Horiek erabiltzen jarraitu nahi dutenek Amurrioko udaletxeko Erregistro Orokorrera joan behar dute, eskabide eredua hartzera. Eskabide hau erabiltzaileak bete eta sinatu beharko du. Gaur egun edozein gune erabiltzen duten pertsonek bete ditzakete eskabideak.
Bestalde, eta urtero bezala, udal baratzeak ikuskatu egin dira. Horren bitartez, Udalaren esku geratuko direnak zehaztu dira, ezer lantzen ez delako bertan edota ez direlako era egokian erabili izan. Horrela, landatze-eremu horiek prest geratuko dira erabilera eskabidea lehen aldiz aurkezten dutenei eman ahal izateko.
Amurrioko udalaren ur zerbitzuari dagokion kokapen berria.
Bestalde, Amurrioko Udalaren Ur Zerbitzuko abonatuei zein interesatu orori uztailaren 1etik aurrera Udalaren Ur Zerbitzua udaletxeko bulegoetan dagoela (Juan Urrutia plazan) jakinarazten zaie, 3. solairuan eta astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00erako ordutegian.