Amurrioko “La Casona” erakusketa aretoan, udal liburutegia dagoen eraikuntzan hain zuzen ere, uztailan zehar Baserria Aiaran erakusketa ikusgai egongo da. Aztarnak antolatuta, astelehenetik larunbatera 10,00-14,00 eta 17,00-19,00 eta igandetan eta jaiegunetan 10,00-14,00 ordutegian bisitatzeko aretoa zabalik egongo da.
Oraingoan hautatutako gaia baserria izan da, bertako sukaldeak, logelak, ogi eta liho lan eremuen erreprodukzioak eta nekazaritza lanabesak ikusteko aukera dago.
Nerbioigoienako etnografia eta kultura zabalpenerako Elkarte honi buruzko informazioa http://www.aztarna.es web-orrialdean aurkitu dezakezue, bertan etnografiari buruzko museo birtual bat eta urtean zehar argitaratzen dituzten aldizkariak daude.