Gure lurraren, ingurumenaren eta herrien defentsan lan egiten duten hainbat eragilek bildu dira Aiaraldeak jasaten ari den eraldaketari aurre egiteko premia baitago. Bi premisa nagusi eta arruntetatik abiatzen dira:
Alde batetik, ingurumena eta herriak erasotzen dituzten makro-proiektuen berehalako gelditzearen beharra.
Bestetik, proiektu hauek kokatzen diren herriek defentsa eskubidea eta proiektuekiko erabakitzeko aukera izatea eta herritar guztiok eskubidea edukitzea ze nolako aiaraldea nahi duten erabakitzeko.
Hau dela eta, hurrengo astean zenbait elkartek eta herri plataformek sinatutako manifestua aurkeztuko dute eta ondoren eskualdeko elkarte, kirol taldeek eta bestelako eragileek , sindikatu zein partidu politikoak barne, manifestura atxikitzea espero dute koordinakundea osatzen duten taldeen bozeramaileek.
Kordinakundea "Aiaraldean bizi nahi dugu" izenarekin ezagutuko da eta egingo duten manifestuaz aparte, dossier eta informe teknikoak, informazio posterrak, udal, kaltetu eta sustatzaileekin bilerak, oposaketa eta sentsibilizazio kanpainak eta hainbat iragarpen herri partaidetzan oinarrituz egingo dituztela iragarri dute.
Hasteko, gaur egun eskualdea mehatxatzen duen proiektu aurreratuena Saratxoko saihesbidea izanda, proiektuaren birplanteamendu berri bat eta egite prozedimenduaren behin behineko gelditzea eskatzen dute kontuan izanik gizadiak ezagutu duen krisialdi ekologikorik larrienaren aurrean aurkitzen garela, krisi ekonomiko eta sozial larriarekin batera. Zentzugabekeria bat da 5,5 kilometrotan, 31 miloi euro gastatzea obra sinple eta onuragarriago bat egitearekin gaur egungo errepidea konpontzeko aukera posiblea baita.
Azken hilabeteotan Bizkaian eta Nafarroan mota honetako bestelako koordinakundeak sortu dira aipatutako proiektuei herri partaidetzan oinarrituz aurre egiteko.