Pasa den larunbatean 150 pertsona baino gehiago Jesuri/Larragorri-ko menditontorrean bildu ziren Guascor Wind S.A. enpresak Laudio eta Orozkoko mendigunean kokatu nahi duen zentral eolikoren proiektua bertan behera gelditu behar dela salatzeko.
Jesuri eta Ganeko bizirik, Adie Orozkoko Talde Independientea, Zanpazu Bizirik, Laudioko Gazte Asanblada, Zubiaurko Gazte Asanblada, Gazte Independentistak, Bizkaiko Terreña Elkartea, Federación de Terreña de Euskadi, AHT-ren aurkako Asanblada eta Laudioko Goikogane M.T., Orozkoko Itxinape Mendiko Taldea eta Amrrioko Mendiko Lagunak larunbatean mobilizaziora deitu zuten eta deialdiak erantzun handia izan zuen.
Deialdi hau Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako mendizale federazioengatik babestuta zegoen, baita azken hilabeteotan txikizio hau gelditzeko elkartutako hainbat elkarteengatik. Martxan, mendizaleak, abeltzainak eta Araba eta Bizkaitik etorritako pertsanak parte hartu zuten, goizeko hamaikak aldera aipatutako mendi-tontorrean erregulazio gabeko proiektu hauei aurkako jarrera aurkezteko nahiarekin bildu ziren
Antolatzaileen esanetan “ energi eolikoaren alde gaude baina gure ustetan energi multinazionalek ezin ditzakete geratzen zaizkigun natur gune bakunak industrializatu eta lortuko duten energiarekin espekulatu inguruko herrialdei energía esportatuz. Gaur egun EAE eraikin nahi dituzten zentral eolikoak ez dira energia ekoizteko beste baliabideen alternatiba moduan planteatzen. Momentuz, nahiz eta proiektu hauek aurrera jarraitu ez dute Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera data iragarri eta aldi berean, Lantaronen, Arabako hegoaldean, zentral termiko berri bat eraikiko dute hurrengo hilabetetan.”
“Hamarnaka arrozoi dauzkagu mota honetako azpiegiturei ezetz esateko: proiektu honek beste hainbatekin batera eragingo lituzteeken inpaktuak ingurumenean, ekonomian eta gizartean behingoz arazoari aurre egitea eragin dute.
Arrazoi hauengatik eta Aiaraldea eta Gorbeialdean industria eolikoari buruzko ezarpenari buruz uda igarota aurkeztuko den informe teknikoan agertzen diren beste hainbat argudioengatik, Zanpazu Bizirik herri plataformak eratu berri diren Amurrio, Urkabustaiz, Urduña, Laudio, Okondo eta Arrankudiagako udalei haien herrietan eraikin nahi dituzten azpiegitura eolikoei buruzko alde ala kontrako jarrera plazaratzea eskatzen diete.
Gainera, Orozkoko udalerri bizkaitarraren udal berriak jarraitutako pausoak jarraitzera animatzen diete, herritarrei proiektuei buruzko informazioa emanez eta herri kontsulak egiteko aukera posiblea dela kontuan izan dezatela, herri partaidetza sustatuz, herritarroi eta biztanle guztiei eragiten dieten arazoak landuz.