Eskualde mailan, nazioarteko arte lehiaketa garrantzitsuena da Amurriokoa. Aurten, aurreko urtetan bezala, Artelanak "La Casona" erakustaretora (Aldai 1, 01470 Amurrio – Araba) ekarri beharko dira 2011ko irailaren 1etik 15ra bitartean (biak barne), 10:00etatik 14:00era.
Nahi duten artista guztiek har dezakete parte, baldin eta baldintza hauek onartzen badituzte:
"AMURRIO HIRIBILDUA" XXXII.2011 ARTE-LEHIAKETAren oinarriak
1. PARTE HARTZEA
Nahi duten artista guztiek har dezakete parte, baldin eta baldintza hauek onartzen badituzte.
2. BALDINTZA TEKNIKOAK
Libreak dira bai teknika, bai gaia eta joera artistikoa.
Artista bakoitzak bi artelan berri, orijinal eta orain arte argitaratu gabeak aurkeztu ahal izango ditu, sinatu gabe eta hirugarrenek eska ditzaketen eskubideetatik libre.
Dimentsio biko artelanak ezin izango dira 200 X 200 zm-koak baino handiagoak izan (markorik gabeko neurriak). Artelanak, markoarekin (gehienez ere 3 zm-ko listoi batez) edo markorik gabe aurkez daitezke. Hala nahi izanez gero, artelanak metakrilatoz babestuta egon daitezke. Kristalez babesturikoak, ordea, ez dira onartuko.
Hiru dimentsioko artelanak ez dira 100 zm-koak baino handiagoak izango, edozein dimentsiotan.
Arte digitaleko artelanak CD-ROM edo DVD batean aurkeztu beharko dira eta gutxi gorabehera 3 minutuko iraupena izango dute.
Artelanak muntaketa berezia behar izanez gero, egoki instalatzeko argibideak erantsi beharko dira.
Artista bakoitzaren ardura da artelanaren garraioa, bai ekartzean, bai jasotzean. Amurrioko Udalak ez ditu bere gain hartuko garraioan artelanek izan ditzaketen kalteak. Behar bezala bildua igortzen bada, modu berean itzuliko da.
Baztertu egingo dira egoera onean ez dauden artelanak edota erabiliko materialaren ahultasunagatik erraz honda daitezkeenak.
3. SARIAK
Parte hartzaile guztiek izango dute honako sari orokorretakoren bat jasotzeko eskubidea:
- Lehenengo Sari Orokorra: 4.000 euro eta oroitzapenezko eskultura.
- Bigarren Sari Orokorra: 1.500 euro eta oroitzapenezko eskultura. .
Halaber, tokiko artistek honako sari hau ere eskura dezakete:
- Tokiko Saria: 1.000 euro eta oroitzapenezko eskultura.
Tokiko artistatzat hartuko dira Amurrion erroldaturikoak.
Lehiakide bakoitzak gehienez sari bana jasotzeko aukera izango du.
Hauetariko sariren bat jasotzen duen artelana Amurrioko Udalaren esku geratuko da. Egileek artelana sinatuko dute eta Udalari emango dizkiote artelana erabiltzeko eskubideak, doan.
Sari banaketa 2011ko irailaren 30ean egingo da, 20:00etan, "La Casona" udal erakusketa aretoan, erakusketaren inaugurazioa dela eta.
4. ERAKUSKETA
Aukeratutako artelan guztiekin erakusketa bat egingo da "La Casona" udal erakusketaretoan, 2011ko irailaren 30etik urriaren 30era bitartean. Hori dela eta, aukeraturiko artelanen katalogo bat argitaratuko da. Horretarako, parte hartzaile guztiek Amurrioko Udalari euren artelanak erreproduzitzeko baimena emango diote.
Ezin izango da erakusketako artelanik jaso, erakusketa amaitu eta biharamuna bitartean.
5. EPAIMAHAIA
Artelanak aukeratzeaz eta sariak emateaz arduratuko den epaimahaia arte munduko pertsona adituek osatuko dute. Honako hauek dira epaimahaiaren betebeharrak:
- Deialdi honetako baldintzak betetzen ez dituzten artelanak baztertzea.
- Aurkezturiko artelanen artean jendaurrean jartzeko egokienak aukeratzea.
- Deialdi honetako sariak nori eman erabakitzea.
Epaimahaiak, hala baderitzo, edozein sari eman gabe uztea erabaki dezake. Erabakiak aldaezinak izango dira. Epaimahaia nork osatzen duen, epaia ematen den egun berean jakinaraziko da.
6. ARTELANAK EKARTZEA
Artelanak "La Casona" erakustaretora (Aldai 1, 01470 Amurrio – Araba) ekarri beharko dira 2011ko irailaren 1etik 15ra bitartean (biak barne), 10:00etatik 14:00era. Garraiobideren batez igorririko artelanak egoki bilduak egongo dira, irekitzean eta ixtean artelanak kalterik izan ez dezan. Artelanen igortze gastuak, bai ekartzean bai itzultzean, parte hartzailearen kontura izango dira eta inola ere ez antolatzaileen kontura.
Artelan bakoitzak honako hauek itsatsirik izango ditu:
- Oinarri hauekin batera doan izen emate orriaren bi ale (edo fotokopia) behar den bezala beterik eta sinaturik.
- Curriculum Vitae labur bat.
Amurrioko Udala ahalik eta kontu handiena jarriko du artelanak zaintzen, behin hauek jasota, bere esku dauden bitartean eta egileak jasotzen dituen bitartean. Ardura horrek ez du artelanak itzultzeko gehienezko epea gaindituko. Baina, hala ere ustekabean artelanak kalterik izanez gero, ez du kalte horien ardurarik izango.
7. ARTELANAK ITZULTZEA
Artelanak 2011ko azaroaren 2tik 18ra bitartean jaso beharko dira, ekarri ziren leku eta ordu berberean eta artelana ekartzean jasotako agiria erakutsi beharko da. Artelanak fakturatuta iristen badira, garraio agentziaren bidez itzuliko dira, gastuak hartzailearen kontura direla. Egileek jaso beharreko artelanak ezarririko epean jasotzen ez badira, Amurrioko Udalaren udal ondasun jabetzarako geratuko dira.
8. OINARRIEN INTERPRETAZIOA
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak erabat eta baldintzarik gabe onartzea dakar, baita epaimahaiaren erabakia eta legezko erreklamazioei uko egitea ere. Epaimahaiari dagokio oinarriak interpretatzea.
Oinarri hauetan aurreikusi gabekorik gertatuz gero, epaimahaiak izango du horiek konpontzeko eskumena eta aginpidea.