Azken urteotan, aiaraldeko eskualdean herri babesa ez duten zenbait proiektu ezartzeko nahia aurkeztu dute hainbat enpresa, udal, aldundi eta Eusko Jaurlaritzak. Hauen artean, Saratxo herriko saihesbidea, Zanpazu, Jesuri eta Ganekogortako zentral eolikoak, los Olmoseko errepidearen handitzea, Aiarako kiroldegia eta tentsio altuko linea berri bat planteatuak izan dira ezkutuan, herritarren eta kaltetuen iritzia jaso gabe, obra hauek ekarriko dituzten onurak eta kalteak kontuan hartu gabe.
Proiektuak aurrera jarraitzea nahi dutenen jarrera honek, babesik gabe utzi ditu justifikatu gabeko obrengatik etxebizitzak eta lur eremu zabalak galduko dituzten pertsonak. Honetaz aparte, udal diru kantitate esanguratsuak, diru-laguntza garrantzitsuak, zentsu gabeko proiektuetan inbertitzeko joera eman da, eta honen aurrean proiektu ezberdinengatik kaltetuek, beste hainbat eragile, elkarte eta pertsonen artean biltzen hasi dira.
Pasa den astelehenean, aspaldiko partez, obra hauek modu egokiago batean egin daitezkeela pentsatzen dutenek, Amurrioko Kultur Etxean, arratsaldeko zazpietan bildu ziren. Bertan, proiektu ezberdinen aurkezpena eta elkarte eta iritsi pertsonal anitz jaso ziren.
Hurrengo astelehenean, bilera berri bat burutuko da leku eta ordu berean, eta horretara eragile, elkarte eta pertsona oro parte hartzera gonbidatzen dituzte antolatzaileek.
Oraingoan, eskualde mailan eragin ekonomiko, natural eta sozial larriak eragingo dituzten proiektuei aurre egiteko baliabideak planteatuko dira hurrengo hilabetetarako jokabide zehatz bat finkatuz.