Baso-igel jauzkariaren populazioa berreskuratzeko lanetan parte hartzeko Herpetologia Beka emango du Aranzadik

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2011ko eka. 16a, 07:56

Atzo amaitu zen deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea.

Zientziaren arloko azterlan- eta ikerketa-proiektu espezifikoetan oinarriturik, eta Elkarteko kideen parte-hartzea eta ikerlari-belaunaldi berrien prestaketa biziagotzeko asmoz, Aranzadi Zientzia Elkarteak Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Nerbioigoienean dagoen eta Mehatxaturiko Espezieen Euskal nahiz Estatuko Zerrendan “Kaltebera” mailan jasota dagoen baso-igel jauzkariaren populazioa berreskuratzeko lanetan parte hartzeko, egoki iritzi dio Herpetologia Beka deialdirako ondoko oinarriak finkatzeari.

Atzo amaitu zen deialdian parte hartzeko eskaerak egiteko epea.

Zientzia mailako azterlan- eta ikerketa-proiektu espezifikoetan oinarriturik, eta Elkarteko kideen partehartzea eta ikerlari-belaunaldi berrien prestaketa biziagotzeko asmoz, Aranzadi Zientzia Elkarteak Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Nerbioi Garaian dagoen eta Mehatxaturiko Espezieen Euskal nahiz Estatuko Zerrendan “Kaltebera” mailan jasota dagoen baso-igel jauzkariaren populazioa berreskuratzeko lanetan parte hartzeko, egoki iritzi dio Herpetologia Beka deialdirako ondoko oinarriak finkatzeari.

Deialdirako oinarrietan adierazten den bezala, beka honen esleitze-prozedura bat etorriko da publizitate, egokitasun eta meritu printzipioarekin.

 

Euren prestaketa eta sustapen zientifikorako ikasketak elartearen barruan egin nahi dituztenei Aranzadik ematen dizkien mota guztietako diru-kopuruak edota abantailak jotzen dira beka honen emaritzat. Biologia edota Ingurumen Zientziak Titulua edota, horren ordez, dagokion egiaztagiria daukan orok bere burua aurkeztu ahal izan du gizabanako modura beka honetara. Deialditik kanpo geratu dira Aranzadi Zientzia Elkarteak emandako beka bat baino gehiago jaso duten guztiak. Beka onartzen denetik lanen iraupena hiru (3) hilabetekoa izango da eta Herpetologia Saileko Zuzendaria den Alberto Gosá Jauna arituko da tutore gisa.


Diru-iturrien eta beharren arabera beka hogeita bat hilabete gehiagoraino (21) luza liteke. Bekaren zereginak, betiere kanpoko anfibio horren inguruan izango dira, haren ezaugarri zein ingurune nahiz bertako anfibio komunitatearekin duen harremana ikertzeko ere. Bekaren zenbatekoa 3.000 €-ko modulu batean finkatu da. Aranzadi Zientzia Elkarteak 1.000 euroko hiru epetan egingo du horren ordainketa. Lanak Aranzadi Zientzia Elkartearen jabetzakoak izango dira eta lan horiek edozein euskarritan argitaratu eta zabaltzeko eskubidea izango du. Dokumentazioa entregatzeko azken egunaz geroztik, Aranzadi Zientzia Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak beka esleituko du 30 egunen barru gehienera. Eskatzailearen meritu akademiko eta zientifikoekin batera, haren egokitasuna eta gaitasuna ere baloratuko dira lan hau egiteko. Bereziki lan-eremuaren geografiaren ezaguera kontuan hartuko da. Era berean, hautaketa egiteko garaian, beka deialdi honen alorrean aurretiko eskarmentua izatea, eta oro har anfibioen kontserbazioan
esperientzia izatea, eta eskatzailea aurretik Aranzadi Zientzia Elkartearekin proiektuetan lanean aritu izana baloratuko dira. Halaber, bazkidearen antzinatasunari begiratuko zaio. Ez da baztertzen sailkatutakoekin elkarrizketa egitea edota haiei azterketa motz bat jartzea.

Beka deialdia behin erabakita, gainontzeko hautagaiak, lortutako puntuaketaren arabera sailkaturik, aurreko beka deialdietan sorturiko beka-poltsan geratuko dira eta aurrerago sor litezken beketarako, betiere deialdi honen gaiari lotuta eta 2011- 2012 denboraldien barnean, aukeratuak izan daitezke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide