EAEko hezeguneen inbentarioa aldatu da

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2011ko eka. 9a, 09:46

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, EHAAn, 2011ko maiatzak 31n,  Euskal Autonomia Er­kidegoko Hezeguneen Inbentarioa aldaketa iragartzen zuen agindua plazaratu zuten.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailek, EHAAn, 2011ko maiatzak 31n,  Euskal Autonomia Er­kidegoko Hezeguneen Inbentarioa aldaketa iragartzen zuen agindua plazaratu zuten.

Hezeguneen Lurralde Arloko Plana lurraldea antolatu ahal izateko tresna bat da, eta helburu nagusia lurzorua nola erabili behar den zehaztea da, betiere antolaketako sailkapen batzuk kontuan izanda, hain zuzen ere Lurralde Antolamenduko Zuzentarauetan ezarritakoaren arabera. Lurralde Arloko Planak era horretako araudia II. multzoa osatzen duten eremuetarako baino ez du zehaztu. I. eta III. multzoa hezeguneen zerrenda bat baino ez dira, horiei buruzko informazio osagarria dutela (hezeguneari dagokion kodea eta kokagunea).

I. multzoko hezeguneak babestutako naturguneren batean daudenak dira, eta hori hala izanik, gune horri dagokionez indarrean den araudia aplikatu behar zaie.

III. multzoan aipatzen diren hezeguneak, berriz, aldez aurretik eta eskuartean duten informazioaren arabera hain garrantzitsuak ez diren hezeguneak ditugu; horien kasuan, babestu beharra dagoela eta erabileren erregimen jakin bat zehaztea gomendatzen da, hirigintzako planeamenduaren bidez, kasuan kasuko udalak bideratuta.

Kontuan izanda ia 10 urte igaro direla Lurralde Arloko Plana idatzi zenetik, eta informazio tekniko eta kartografiko gehiago eta hobea lortu denez , beharrezkoa iruditu zaie EAEko hezeguneen zerrenda berrikusi eta eguneratzea, bereziki I. eta III. multzoetan jasota daudenena, hain zuzen ere Lurralde Arloko Planak araudi berezirik ezartzen ez dien hezeguneen zerrenda.

Gure eskualdean katalgotutako hezeguneen artean San Lorenzo mendiko putzua, Esquina Abajoko urmaela, Estacubil-Madariako urmaela, Tejera de Menoiko urmaela, Ungiko urmalea, Menoio I urmaela, Menoio II urmaela, Gorobeleko Kobata putzua, Gorobeleko Menerdiga putzua, Gorobeleko Bustandiego putzua, Gorobeleko Edillos urmaela, Gorobeleko Mandagoa urmaela, Gorobeleko Tejeras urmaela, Gorobeleko Mojón de la Lastrilla urmaela, Gorobeleko Trebejo urmaela, Gorobeleko Escaleras putzua, Gorobeleko Fuentebellaca putzua, Gorobeleko Roto putzua eta Maroñoko urtegia daude.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide