Milaka pertsona bildu ziren atzo Amurrion Txakolin eguna ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2011ko mai. 30a, 11:04

Urtero legez, maiatzaren amaieran Txakolin Egunaren jaia ospatzen da aiaraldearen erdigunean kokatzen den Amurrio herrian. Aurten, jai jendetsu honen 13. edizioa, berriro ere  guztiz arrakastatsua izan zela aipatu zuen Josu Ortuzar, Arabako Txakolina jatorri izendapenaren zuzendariak.

Aipatutako jaia, San Isidro osteko lehenengo igandean ospatu ohi da, baina aurten, pasa den maiatzaren 22an izandako  Udal eta Legebiltzar Hauteskundeak direla eta, ospakizuna maiatzaren 29an  egin da.

Urtero legez, maiatzaren amaieran Txakolin Egunaren jaia ospatzen da aiaraldearen erdigunean kokatzen den Amurrio herrian. Aurten, jai jendetsu honen 13. edizioa, berriro ere  guztiz arrakastatsua izan zela aipatu zuen Josu Ortuzar, Arabako Txakolina jatorri izendapenaren zuzendariak.

Aipatutako jaia, San Isidro osteko lehenengo igandean ospatu ohi da, baina aurten, pasa den maiatzaren 22an izandako  Udal eta Legebiltzar Hauteskundeak direla eta, ospakizuna maiarzaren 29an  egin da.

Txakolinaren denboraldi berria aurkezteko egiten da jaia. Bertan, Aiarako eskualdearen alde, orokorrean, eta zehazki, Arabako txakolinaren alde lan egin duen jendea omentzen da. Dastaketa eta artisau-azoka eta azoka herritarra egoten da Amurrion.

Bertan, Kantauri itsasoko antxoa eta Murgiako barraskilo dastatzea, eta Arabako txakolina frogatzeko aukera egon zen.

Egunean zehar txakolinarekin batera hainbat euskal produktu dastatu ahal izan ziren, besteak beste, txistorra, Aginagako angulak, baratxuri-piperrekin bakailaoa edo txanpiñoi erreak, eta oilasko txapelketa egongo da. Horrekin batera, produktu batzuen eta besteen azoka egongo zen eta slow food laborategi bat.

Bestalde, “Arabako Txakolin 2010” Santiago Laresgoiti Solaunek, Julián Reguera Bardecik eta Ramón Martínez Martínez txakolin produktoreek jaso zuten Udaletxean egin zen ekitaldian. “Hiru produktoreek gure baraiaren txakolin produkzioaren espiritua eta tradizioa mantentzen jakin izan zuten eta haiei zor diegu egun gure txakolinak duen jatorrizko izena”, esan zuen Pablo Isasik Amurrioko jarduneko alkateak.   

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide