Aiaraldeko mendien industrializazioa hurrengo hilabeteotan hasiko da. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumeneko sailburuordeak Ebazpena eman zuen 2011ko urtarrilaren 11n, eta “Jesuriko Parke Eolikoaren” aldeko Ingurumen Inpaktuaren Deklarazioa eman zuen, ebazpen horretan jasotako baldintza jakin batzuei atxikiz.
Adierazitako legeak eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenak aztertuta, honako hau ebatzi du Energia eta Meategien Zuzendaria gaur Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean irakurri daitekeen bezala:
Guascor, S.A. enpresari energia elektrikoa sortzeko “Jesuriko Parke Eolikoa” Orozko eta Laudio udalerrietan instalatzeko baimena ematea; instalazio horren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
Sorkuntza:
8 aerosorgailu, 2,3 MW c/u ekoizten dutenak, 690 V-n eta 2600 kVA-ko transformadore igotzaileaz hornituak; transformazio-erlazioa: 30.000 V/690 V; eta SF6n dagozkion gelaxka blindatuak, 36 kV-ko tentsio izenduna lortzeko, aerosorgailuentzako lur-sistema bakar batekin. Parkea, ebakuazio-ondorioei begira, loturarik gabeko bi sektorek osatuko dute: Jesuri I (9,2 MW) eta Jesuri II (9,2 MW).
Interkonexio elektrikoak:
Lurpeko kanalizazio elektrikoak, goi-tentsioko hiru faseko línea dutenak (36 kV-ko tentsio izenduna) eta sekzionamendu-zentruraino aerosorgailuen arteko interkonexioak dituztenak, barne direla goitentsioko, kontroleko eta lurreko eroaleak, harentzat, HEPRZ1 18/30 kV motako polo bakarrekoak, A1 240 mm2-ko sekzioa dutenak, interkonexioen arabera, 4.371 m-ko luzera dutenak.
- Sekzionamendu-zentroa:
Hormigoizko eraikin aurrefabrikatuak, eta ekipamendu elektrikoak eskema hau izango du (6 gelaxka): barra bakuna, gelaxka blindatuak, SF6ko isolamendua, 36 kV-ko tentsio izenduna lortzeko, eta laguntzazerbitzuen transformadorea dutela (100 kVA).
- Lurpeko ebakuazio-linea, norabide bikoitzekoa, 36 kV-ko tentsio izenduna lortzeko, parke eolikoaren ebaketa-zentroa eta Iberdrolaren sareari lotzeko gunearen artekoa.
Ebazpen hau jakinarazi eta 6 hilabeteko epean, egikaritzeproiektua aurkeztu beharko du sustatzaileak Energia eta Meategien Zuzendaritzan, bidezko onarpena emateko.
Onarpen honen aurrean Zanpazu Bizirik eta Ganeko eta Jesuri Bizirik Plataformek makroproiektu honi aurre egiteko hildo berriak bilatu beharko dituzte. Herri asanblada hauen ustetan “proiektua amaitu eta martxan jarri arte, bertan behera gelditzeko aukerak daude” eta lanean jarraituko dute zentral honen onurei eta kaltei buruz biztanleak informatzen.
Ondorioz, Elorritxugana/Kukutza eta Jesuri/Larragorri mendietan obrak hastear daude.