50. urte, tipi-tapa mendiaz gozatzen.
Hurrengo urtean Amurrioko Mendiko Lagunak mendi taldeak 50. Urteurrena ospatuko du. Mendi taldeak gaur egun 1000 bazkide baino gehiago eta 436 federatu ditu.
Aipatutako urteurrenean hainbat jarduera prestatzeko asmoarekin, amurrioko elkarteak Mendikoko irteeretan eta bestelako jardueretan parte hartu duten mendizaleak gonbidatzen ditu hurrengo maiatzen 31n, taldearen egoitzan egingo den bileran, parte hartzera.
Bilera honetan urteurrenaren prestaketan jardungo duen lan talde bat egingo da.
Hau guztia dela eta, elkarteko batzar taldekideek herriko mendizaleok mendi taldearekin erlazionatutako argazkiak eta honekin erlazionatutako istorioak jakinez gero mendi taldearen arduradunekin kontaktuan jartzera gonbidatzen dituzte. Lortzen den material historikoarekin oroitze liburu edo aldizkari bat editatzea da momentuz antolatzaileek duten nahia.
X. Haurrentzako ibilaldia.
Bestalde hurren maiatzaren 28an, larunbata, X. Haurrentzako Ibilaldia ospatuko da. Urtero egiten den ibilaldi honetan gurasoek eta haurrek mendi ibilaldi batean goiz alai bat igarotzen dute inguruko mendi-tontor batera igotzen. Oraingoan, Gurdieta, Carbonilla mendigunean dagoen, 1.11 metroko mendira igoko dira. Autobusarekin burgoseko Santa Olaja herrira joango dira, Artziniegatik 10 minutura dagoen herrira eta bertatik aipatutako mendizerra igotzen hasiko dira.
Kantabriar mendikatean zehar.
Amaitzeko, mendi taldeak helarazitako prentsa oharrean ekainean egingo duten Kantabriar mendikatearen zeharkaldiari buruzko informazioa igorri dute.
Ekainaren 4an eta 5ean, Mendiko Lagunakek, 2011n Kantabriar mendikatearen zeharkaldiarekin jarraituko dute. Oraingoan Leongo eta Asturiasko mendigunetan zehar ibiliko dira, bi urte barru Leitariesgoseko portuan amaituko duten zeharkaldia helburu izanda.
Larunbatean San Isidroko portuan hasi eta Vegarako portuan amaituko da ibilaldia, Hartzaren Gailurra, 2025 metroko mendia igo ostean, guztira 12 km eta 540 metroko desnibela gailenduta.
Igandean, zeharkaldia Vegaradatik Casecoraino joango da, Faroko gailurra, 2112 m igoz, guztira 10 km eginez eta 650 metroko desnibela gailenduz.
Ostatua leongo Cármenes herri txikitxoan kokatzen da eta afari eta gosaria barne sartzen da
Autobusa ekainaren 4an, larunbata, goizeko 6etan irtengo da telefonikako autobus geltokitik eta buelta igandean arratsalde-gaualdean izango da.
Apuntatzeko erak, astearte eta ostegunetan 19etatik 21etara mendi taldearen egoitzan edo 945025255 ordutegi berean deituz dira.
Informazio gehiago www.mendikolagunak.com -en.