Mendiko Lagunak mendi taldeak Ganekogortan eraiki nahi duten zentral eolikoaren aurkako iritzia aurkeztu berri du

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2011ko mai. 14a, 10:50

Aurretik, Izate Ingurumen elkarteak, Ekologistak Martxan, Bizkaiko Mendizale Federazioak, Jesuri eta Ganeko Bizirik, Zanpazu Bizirik, Arabako Mendizale Federazioak, beste hainbat eragilek bezala, zentral eoliko honek ekologikoki oso aberatsa den mendigunean sortuko lituzkeen inpaktuak egundokoak izango direla salatu dute.

Aurretik Izate Ingurumen elkarteak, Ekologistak Martxan, Bizkaiko Mendizale Federazioak, Jesuri eta Ganeko Bizirik, Zanpazu Bizirik, Arabako Mendizale Federazioak, beste hainbat eragilek bezala, zentral eoliko honek ekologikoki oso aberatsa den mendigunean sortuko lituzkeen inpaktuak egundokoak izango direla salatu dute.

Aspalditik ezaguna zen proiektua da Bilbo-handiaren bihotzean eraiki nahi duten industrigune honena. Oraingoan, hasierako obra planaren arabera, instalazioen ezaugarriei dagokionez, aerosorgailu kopurua 12koa izango da eta unitateko potentzia 850 kW. Parkearen potentzia osoa 10,2 MWkoa eta urtean aurreikusitako ekoizpen osoa 26.716 MWh/urtekoa.

Proiektatutako zentral berri honetan, aerosorgailu bakoitzaren altuera 55 metrokoa izango da eta errotaren diametroa 52 metrokoa, orotara Larragorri/Jesuriko  zentralean eraiki nahi dituztenak baino 45,5 metro txikiagoak.

Bertako lurrazpiko kanalizazio elektrikoak, guztira, 3.645 metroko luzera izango du eta bertatik hurbil, Ganekogorta Sekzionatze Zentroa eraikiko da. 200 m2-ko eraikina 30 kV-ko apareilaje elektrikoarekin, airesorgailuen zirkuitua biltzen duena, eta bertatik energia-ebakuazioa abiatzen delarik. Eraikin horretan Parke Eolikoaren instalazioaren eragiketa eta mantentze-lan guztiak ere egingo  dira proiektua aurrera badoa . Energia-ebakuazioko 30 kV-ko (Zirkuitu Sinplea) linea elektrikoa, Ganekogorta Sekzionatze Zentrotik Alonsotegi-Larraskitu lineako Artibako urtegirako deribazioaren 15. euskarriraino joango da.

Mendiko Lagunak eta Zanbazu Bizirikek, Aiaraldeko ingurumenaren babesaren alde jarduten duen asanbladak, berriro salatu du EAEn ezarri nahi den moduan, energia eolikoa ez dela jasangarria eta ez dela ditugun energia arazoen konponbidea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide