70 lagun bildu ziren Jesuri/Larragorri mendietan eraiki nahi dituzten eolikoen kontrako martxan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2011ko api. 19a, 12:02

Aiaraldeko Mendiko Lagunak mendi taldeak eta Zanpazu Bizirik plataformak obretara martxara deitu zuten pasa den larunbatean. Antolatzaileen esanetan Aiaraldea osotik etorritako mendizaleak bildu ziren Elorritxugana/Kukutza eta Jesuri/Larragorri mendietan. Ibilaldian zehar obrak hastear daudela eta bertan jarri nahi dituzten 8 areosorgailuen kokapenei buruzko azalpenak eman ziren. Aldi berean, eskualdean proiektatutako bestelako 4 proeiktuez hitz egin zuten.

Aiaraldeko Mendiko Lagunak mendi taldeak eta Zanpazu Bizirik plataformak obretara martxara deitu zuten pasa den larunbatean. Antolatzaileen esanetan Aiaraldea osotik etorritako mendizaleak bildu ziren Elorritxugana/Kukutza eta Jesuri/Larragorri mendietan. Ibilaldia zehar obrak hastear daudela eta bertan jarri nahi dituzten 8 areosorgailuen kokapenei buruzko azalpenak eman ziren. Aldi berean, eskualdean proiektatutako bestelako 4 proeiktuetaz hitz egin zuten.

Ganekogortan obren lehendabiziko fasean, 12 errota jarri nahi dituzte, orotara 40 inguru jartzeko. Kolometako magaletan, nahiz eta Parke Naturalean egon, aspaldidanik 62 aerosorgailu jartzeko idea daukate eta momentuz inguru hau Parke Naturaletik nola atera dezaketen lantzen daude. Amurrio inguruan, Txibiarte, Zanpazu eta Beratza mendatetan, 5 errota jarri nahi dituzte eta Gorobelen 1996. urtetik 100 errota baino gehiago jartzeko planteamendua dago.

Antolatzaileek ibilaldira atxikitu diren pertsona eta eragilei eskerrak eman nahi diete eta hurrengo hilabeteotan antolatuko diren bestelako ibilaldi, hitzaldi eta kontzentrazioetan parte hartzera animatzen dute gizartea.

Obrak edozein egunotan hasi daitezke eta hau dela eta mendizaleok zentzugabeko proiektu hau eteteko pausoak ematen jarraitu beharko dutela esan dute, proiektu hauek ez direla EAEko zentral termiko berrien eta  Garoñako nuklearraren alternatiba moduan planteatzen gogoratuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide