Mendiko Lagunak taldeak zuhaitz eguna ospatuko du larunbat goizean

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2011ko api. 1a, 07:45

Mendiko Lagunak Mendi Taldeak Zuhaitz Eguna ospatuko du apirilaren 2an  Gorobeleko Goizale aterpearen inguruan, zuhaitzen garrantzia eta gure inguruneko natura-espazioak babesteko eta mantentzeko beharra aldarrikatze aldera. Gainera, egun honek Gorobeleko basoak iraunarazteko eta hobetzeko helburua ere badu.

2006. urtean Iturrigorri tontorretik Goizale aterpera (eta alderantziz) mendizaleak gidatzeko pago-bidea egiteko lanak hasi ziren. Izan ere, laino handia dagoen egunetan mendizale asko galtzen dira eta ezin izaten dira aterpera heldu.

Mendiko Lagunak Mendi Taldeak Zuhaitz Eguna antolatzen du martxoaren 26an  Gorobeleko Goizale aterpearen inguruan, zuhaitzen garrantzia eta gure inguruneko natura-espazioak babesteko eta mantentzeko beharra aldarrikatze aldera. Gainera, egun honek Gorobeleko baso masa iraunarazteko eta hobetzeko helburua ere badu.

2006. urtean Tologorri tontorretik Goizale aterpera (eta alderantziz) mendizaleak gidatzeko pago-bidea egiteko lanak hasi ziren. Izan ere, laino handia dagoen egunetan mendizale asko galtzen dira eta ezin izaten dira aterpera heldu.

Mendizaleak gidatzeko bidexka honek egun 25 bat pago ditu aterpetik Campo Cardo izeneko lekuraino. Beraz, iaztik zereginak gehienbat hauexek dira: itxiturak konpondu ganadua landatzeetatik urrun egoteko eta sikatzen diren pagoak baso-berritzea, horrelakorik balego.

Parte hartu nahi dutenek telefonika eraikina zegoen lekura hurbildu ahal dira martxoaren 26an goizeko 8etan Lendoñora kotxeetan joateko eta handik Tologorrira oinez igotzeko. Beraien kabuz joaten direnek 10ak aldera Goizale aterpera hurbildu daitezela lanarekin hasteko.

13:00etatik aurrera hamaiketako goxoa egongo da aterpean parte-hartzaile guztientzat.

Jardueraz beteriko eguna Amurrio ere Gazte Asanbladaren 4.urtemuga ozpatzen baitelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide