Pasa den martxoaren hamarrean, Gasteizko Apasos elkartearen hiru boluntario eta ATEA-ko partaide bat Izoriara hurbildu ziren txakur baten egoera tamalgarria salatzera. Aktibisten ustetan, txakurra beti lotuta dago eta gaizki elikatuta.
ATEAko kideek salatu egin dutenez, azkenean haien bozeramailea salatua izan zen zeren eta txakurraren osasun kartila eskatu ostean, ertzaintza eta elkarte animalistetako partaideen artean eztabaida eta tira birak egon ziren. Azkenean, ertzaintzak elkarteko kide bat salatu omen zuen desobedientzia eta iraintzeagatik.