Ertzaintza La Kuadra desalojatzen hasi da

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2011ko ots. 25a, 11:16

La Kuadrako kideek adierazi digutenez, baserri okupatuaren barnean geratzen ziren bost kideek ateratzea erabaki dute. Ertzaintza arratsalde osoan zehar egon da eraikinaren kanpoaldean. La Kuadrako gainontzeko kideak, "Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako zenbait kiderekin batera", herriko plazara abiatu dira kontzentrazioa egiteko asmoz. Biharko manifestazio bat deitu dute Amurrion arratsaldeko seietan eta, momentuz legeztatuta ez dagoen arren, jendea bertaratzera animatu dute.

La Kuadrako kideek adierazi digutenez, baserri okupatuaren barnean geratzen ziren bost kideek ateratzea erabaki dute. Ertzaintza arratsalde osoan zehar egon da eraikinaren kanpoaldean. La Kuadrako gainontzeko kideak, "Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako zenbait kiderekin batera", herriko plazara abiatu dira kontzentrazioa egiteko asmoz. Biharko manifestazio bat deitu dute Amurrion arratsaldeko seietan eta, momentuz legeztatuta ez dagoen arren, jendea bertaratzera animatu dute.

Goizean erredakzioan jaso dugun dei batek jakinarazi digu Ertzaintza Amurrioko La Kuadra autokudeatutako etxea eta entsegu lokalak zigilatzera bertaratu dela. Momentuz dugun informazioa da poliziak ez diola inori uzten La Kuadrara sartzen, bai ordea entsegu lokaletara.

La Kuadra etxea kudeatzen duten kideek deia luzatu diete herritar guztiei bertaratzeko autokudeatutako proiektuari babesa ematera. Informazio jaso ahala albiste hau osatzen joango gara.

Etxea uzteko agindua

Azken zazpi urteetan zehar bertan kontzertu, tailer, bazkari, erakusketa eta bideo emanaldi anitz antolatu dira.

Pasa den astearen bukaeran, otsailaren 17an, hain zuzen ere, bertakoek Udaletik jasotako eskutitz batean, La Kuadran ezin zitezkeela jarduera gehiago egin eta itxita omen zegoela ohartarazten zen. Jasotako eskutitzean, utzaraztea egingo zela adierazten zen, datarik zehaztu gabe.

Udalak herriko industrigunean lokal berriak eraikitzeko ideia omen du eta arrazoi horretan oinarrituz, Amurriotik Laudiorantz doan errepidearen albo batean dagoen etxearen utzaraztea planteatu da. Bertan aspaldidanik herriko hainbat musika taldek ensaiatzen dute eta beldur daude lokalik gabe gelditu daitezkeelako.

Egin nahi dituzten lokal berrien obrak oraindik ez dira hasi eta seguruenik enpresa pribatu batek, horrek dakarren kostuarekin, kudeatuko du aipatutako eraikin berria.

La Kuadra Araba mendebaldeko erreferentziatzat hartutako autokudeatutako etxea da, bertan Mexico, Txile, Argentina, Alemania, Ingalaterra, Italia, Catalunya … herrialdetako musika taldeek jo dute.

Utzarazte mehatxuaren aurrean, bertako gazteek, asteburu honetan zehar Defenestre Fest jaialdia antolatu dute eta lagun asko biltzea espero dute. Jaso berri duten aginduari aurre eginez kontzertuak, tailerrak, bazkari beganoak, bideo emanaldiak eta akanpatzeko aukera egongo dira, beste hainbat jarduerekin batera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide