Antolatzaileek aurkeztutako oinarrien arabera aurten bi modalitate egongo dira: gai libreko hiru argazkiren bilduma eta Amurriori buruzko hiru argazkiren bilduma.
Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi bilduma aurkeztu ahal izango ditu modalitate bakoitzean, argitaragabeak. Epaimahaiak bildumen koherentzia kontutan hartuko du.
Neurriei dagokionez, librea, 40 X 50 zm-ko neurria eta 2 mm-ko lodiera duen "passepartout" zurrunaren gainean ezarria eta formatu bertikalean jarria. Argazkia ezin izango da handiagoa izan.
Lanen igortzea gasturik gabe eta behar den bezala bildua. Paketearen kanpoaldean lanaren goiburua baino ez da azalduko, inolako datu pertsonalik gabe. Lanaren goiburu berak azaldu beharko du beste gutun-azal baten kanpoaldean. Bigarren gutun-azal honetan lehiakidearen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta posta elektronikoaren helbidea sartu beharko dira, lanen zerrendarekin eta bildumaren goiburuarekin batera. Bai paketean, bai gutun-azalean jarri beharko da "Amurrioko hiribildua argazki-lehiaketarako" eta modalitatea ere adieraziko da: "Gai libre" edo "Amurrio" eta helbide honetara igorriko dira: Kultur Etxea, Landako kalea 8, 01470 Amurrio, Araba.
Parte hartzaile bakoitzak bere gain hartuko du lanak igortzean hauek jasan ditzaketen kalteen edo galtzearen ardura.
Lanak aurkezteko epea 2011ko maiatzaren 2tik 13ra bitartean.
Erakusketarako argazkiak aukeratzeaz eta sariak emateaz arduratuko den epaimahaia argazki munduko hiru pertsona adituk osatuko dute. Erabakia aldaezina izango da.
Sariak hurrengoak izango dira:
- 1. saria gai libreko 3 argazkiren bildumarentzat: 600 € eta garaikurra
- 2. saria gai libreko 3 argazkiren bildumarentzat: 200 € eta garaikurra
- 1. saria Amurriori buruzko 3 argazkiren bildumarentzat: 600 € eta garaikurra
- 2. saria Amurriori buruzko 3 argazkiren bildumarentzat: 200 € eta garaikurra
Lehiakide bakoitzak gehienez sari bana jasotzeko aukera izango du modalitate bakoitzean.
Saritutako lanak euskarri informatikoan eman beharko zaizkie antolatzaileei.
Sari banaketa 2011ko ekainaren 1ean izango da, 20:00etan, "La Casona" erakusketa aretoan. Egun horretan bertan inauguratuko da ekainaren 30era arte zabalik izango den erakusketa.
Sarituak izan ez diren argazkiak egileak berak edo baimendutako beste edozeinek jaso ahal izango ditu Amurrioko Kultur Etxean 2011ko irailaren 30a bitartean. Epe horretan jaso ez diren argazkiak Amurrioko Udalaren esku geratuko dira. Lanak korreoz eskuratu nahi dituenak halaxe jakinarazi beharko du eta bere gain hartuko ditu itzultzeko gastuak.
Nahiz eta lanak kontu osoz erabiliko diren, antolatzaileek ez dute beren gain hartuko, eurenak ez diren arrazoiengatik, argazkiren batek kalteak izaten baditu.
Lehiakidea izango da igorririko argazkiaren egile eskubideen titular bakarra eta bera arduratuko da hirugarren batek argazkiari dagozkion eskubideak ez eskatzeaz.
Hirugarren batek argazkiaren eskubideak edota argazkia ondo erabili ez izanaren eskubideak eskatzen baditu, ardura egilearena soilik izango da. Ondorioz, Udalak ez du izango inolako erantzukizunik.
Jabetza Intelektualari buruzko Legeak dioenarekin bat, dagozkion eskubide moralen kalterik gabe, saritutako egileek Amurrioko Udalaren esku utziko dituzte, esklusibotasun izaeraz eta hirugarrenei uzteko eskubideaz, lehiaketa honetara aurkezturiko argazkiak erabiltzeagatiko ondare eskubideak. Amurrioko Udalak egilearen izena adierazi beharko du saritutako argazkien erreprodukzioan.
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak erabat onartzea dakar. Aurreikusi gabekorik izanez gero, epaimahaiak hartuko du erabakia. Epaimahaiak edozein sari eman gabe uztea erabaki dezake.